wrapper

Turismo sub

Perdillegin egingo den menpekotasuna duten pertsonentzako egoitza edo zentroaren jendaurreko aurkezpena egingo da. Aurreko saioetako arrakasta eta herriko proiektu berriaren inguruan sortutako jakinmina ikusirik Sanagustinen izango da saioa, 18:00etan hasita. Matia Institutuko Maider Azurmendi eta Enrique Echeverria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako diputatu Maite Peña eta Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak hartuko dute parte saioan. Gaztelerara eta zeinu-hizkuntzarako itzulpen zerbitzua eskainiko da, herritarrek aurrez eskaera egiten badute. Horretarako asteartea baino lehen 943 15 71 85 telefonora deitu edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi beharko dute, itzulpena behar dutenek. 

Aurrera doa Azpeitiko Udalak Azpeitiko Udalak antolatutako ‘Adinekoen zaintzaren garrantzia’ jardunaldia. Lehen bi hitzaldietan aretoa bete herritar izan dira adinekoen zaintzaren inguruan informatzen eta hausnartzen. Bi saioetan 100 lagunetik gora elkartu dira, eta giro onean joan dira hitzaldian. Gizartearen zahartzearen bilakaera, Azpeitiko Udalak erronka horri aurre egiteko dituen politika publikoak eta epe motz eta izango diren azpiegituren aurkezpena eta adinekoen bakardadea lantzeko helburuz antolatu dira saioak, besteak beste. 

Jendearen orain arteko harrera eta mendekotasuna duten pertsonentzako Azpeitian eraikitzea aurreikusten den zentro balioanitz berriaren proiektuak sortutako interesa ikusirik, azken saioa Sanagustin Kulturgunera aldatu da. Hala, 18:00etan Sanagustinen izango da datorren asteazkeneko, otsailaren 15eko saioa.  Bertan, Azpeitiko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Perdillegin zaintza-ekosistema integal baten baitan mendekotasuna duten pertsonentzako egitea adostua duten zentro edo egoitzaren proiektua aurkeztuko dute lehen aldiz jendaurrean. Bertan izango dira. proiektua egin duen Matia Institutuko Maider Azurmendi eta Enrique Echeverria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako diputatu Maite Peña eta Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea. 

 

Itzulpen zerbitzua eska daiteke

Saioa euskaraz izango da. Hala ere, herritarrek eskatzen badute, gaztelerara eta zeinu-hizkuntza itzulpen zerbitzua eskainiko da. Itzulpena jaso nahi duten herritarrik da dagoen aurrez jakiteko, ezinbestekoa izango da asteartea (otsailak 14) baino lehen izena ematea. Horretarako, 943 15 71 85 telefonora deitu edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi beharko dute. 

Gaztelerarako itzulpena Telegram aplikazioaren bidez entzuteko aukera izango da. Beraz, itzulpena jaso nahi duten pertsonek mugikorra Telegram aplikazioarekin (bertan laguntza eskainiko da aplikazioa erabiltzeko) eta aurikularrak eraman beharko dituzte saiora.  

 

Bakardadea eta Adinberri elkarteko HARIAK estrategiaren inguruko hitzaldia, bideoan 

 

Azpeitiko adineko pertsonen beharren analisiaren aurkezpena bideoan

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information