wrapper

25 urtetik gorakoentzako formakuntza diru-laguntzen hasierako onarpena

Azpeitiko Udabatzak 2017ko otsailaren 7an egindako bilkuran hezkuntza arautuaren zein ez arautuaren arloan formazio-ekintzak egiten dituzten 25 urtetik gorako langabetu edota dagokion lan-hitzarmenean % 50etik beherako lan-jardunean diharduten pertsonei zuzendutako udal diru-laguntzak emateko Oinarri arautzaileak onartu zituen.

Udal-agintaraua eta diru-laguntzaren eremua bera Azpeitiko web orrian dago argitaratuta: www.azpeitia.eus

Dirulaguntzak arautzen dituen azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.2 artikuloak eta apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, Udal Erregimenaren Oinarriak arautzen dituenak, 49 artikuluan xedatutakoaren arabera, hartu den erabakiaren eta horretarako ireki den espedientearen berri ematen zaio jendeari. Era berean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasita, 30 laneguneko epea izango dute, egokiak iruditzen zaizkien alegazio edo erreklamazioak egiteko.

Erreklamazio edo alegazio hauek, Azpeitiko Erregistroan aurkeztu behar dira (bulegoko ordutegian), eta Udal Batzarrari zuzenduak izango dira.

Jendaurreko epea igaro ondoren, erreklamazio edo iradokizunak aurkeztu ezean, Araudia behin betiko onartutzat hartuko da, Udalbatzaren berariazko akordiorik behar izan gabe. Ondoren, 2017, ekitaldirako deialdia tramitatuko da.

Oinarriak

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea