Xabier Orbegozo Unanuek Azpeitiko Elosiaga Auzoko Elosu baserri zaharraren ekialdeko alderdia (ekialdeko etxebizitza) berreraikitzeko eskaera egin du. Proiektu teknikoa Lujan Gurrutxaga Odriozola eta Xabier Rezabal Gurrutxaga arkitektoek idatzi dute.
Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeko 30 artikuloaren arabera, herritarrak jakinaren gainean jartzeko epe bat zabalduko da, proiektu hori dela-eta beren burua eragindakotzat jotzen duten guztiek egokiak diren oharrak egin ahal ditzaten. Espedientea hogei laneguneko epean egongo da ikusgai Udaleko Idazkaritzan bulego-orduetan. Epe berean erreklamazioak ere aurkeztu ahal izango dira Erregistro Nagusian.