wrapper

Soreasuko eraikinaren sotoko bi solairuetan dauden trastetegien erabilera udal zerga agintarauak jasotako baldintzetan esleitzeko ZOZKETA

Azpeitiko Udalaren jabetzakoa den Soreasu eraikinaren azpian dagoen garaje gunean zenbait trastetegi zeuden hutsik, eta horiek okupatzeko helburuarekin prezio publikoak onartu ziren Udal-zerga agintarauaren bidez, eta modu honetan eskubide hori gauzatzeko gutxieneko baldintzak ezarri ziren.
Horrez gain, trastetegi horiek erabiltzeko eskaerak aurkezteko deialdi publiko bat ere egin zen, eta gaurko egunez 35 pertsonak mantentzen dute beren interesa.

Guztira, une honetan ZAZPI trastetegi daude hutsik, eta eskaerak kopuru hori gainditu egiten dutenez, esleipena egin aurretik, gaurko egunez, ZOZKETA BAT burutu da Udalaren Areto nagusian, arratsaldeko 18:00etan (eranskin moduan zozketan parte hartu dutenen zerrenda jaso da, behar bezala diligentziatuta).

Zozketan, trastetegiak okupatzeko aukera dutenen ZERRENDA osatu da, eta parte-hartzaileak hautatuak izan diren heinean, hutsik dauden trastetegiak aukeratzea izango dute.

Gainontzekoek edo zozketan hautatuak izan ez diren parte-hartzaileek ITXAROTE-ZERRENDA osatuko dute. Itxarote-zerrenda hau azken zenbakiaren ondorengoarekin eratu da, eta gehienez LAU urteko iraupena izango du.

ZOZKETAREN EMAITZA

A) HAUTATUAK

Lehenengo postuan, Yolanda Aceitón García (35 zb.)
Bigarren postuan, Oscar Mora Rivero (30 zb.)
Hirugarren postuan, Maria Angeles Landa Lapeira (25 zb.)
Laugarren postuan, Miren Prat Aizpuru (18 zb.)
Bosgarren postuan, Mikel Larrañaga Lapeira (15 zb.)
Seigarren postuan, Nekane Nazabal Arizti (23 zb.)
Zazpigarren postuan, Hilaria Jiménez Rodríguez (4 zb.)

B) ITXAROTE ZERRENDA

Itxarote-zerrendako lehenengo postuan joango den erabiltzailea, 5. zenbakia duena izango da, hau da Iñaki Martinez Albizu, eta zerrendak jarraituko du zenbakien hurrenkeran.

Udalak erabakiko balu trastetegietako bat saltzea edo beste erabilerarenbat ematea, esleitu dituen zazpi trastetegitik, azkenengotik hasiko da, hatzekoz aurrera.

Egintza horren ondorioz trastetegirik gabe geratzen den erabiltzailea, itxarote zerrendako lehenengo postuan egotera pasatuko da.

Itxarote-zerrendaren hurrenkera:

1 Iñaki Martinez Albizu (5 zb.)
2 Ane Miren Egaña Alkorta (6 zb.)
3 M. Berta Amozarrain Viquendi (7 zb.)
4 Larraitz Castro Etxeberria (8 zb.)
5 Nerea Letamendia Aizpuru (9 zb.)
6 Jose Fco. Gorostola Méndez (10 zb.)
7 Goreti Iriarte Nazabal (11 zb.)
8 Asier Gorostola Berasategi (12 zb.)
9 Gorka Zubizarreta Bereziartua (13 zb.)
10 Aitor Bengoechea Odriozola (14 zb.)
11 Joxan Odriozola Lesaka (16 zb.)
12 M. Asun Aizpuru Arregi (17 zb.)
13 Haritz Iturbe Arozena (19 zb.)
14 Iñaki Vela Blázquez (20 zb.)
15 Ainhoa Larrañaga Arruti (21 zb.)
16 Josu Soraluce Odriozola (22 zb.)
17 M. Jesus Aranburu Orbegozo (24 zb.)
18 Idoia Zubimendi Zabaleta (26 zb.)
19 Fatiha Maarouf (27 zb.)
20 Mohammed Jaouane (28 zb.)
21 Ranjana Priya Beitia (29 zb.)
22 Patxi Juaristi Azkue (31 zb.)
23 Aitor Bereciartua Larrañaga (32 zb.)
24 Yolanda Arbaizagoitia (33 zb.)
25 M. Jose Bikendi Aranaga (34 zb.)
26 Juan M. Alday Amiano (1 zb.)
27 Mikel Arregi Epelde (2 zb.)
28 Maria Ramos Muñoz (3 zb.)

 

TRASTETEGIA ERABILTZEN HASI AURREKO EGINKIZUNAK

Esleipendunak Udalaren Kontu-hartzailetza sailean dagokigun okupazioa formalizatzeko beharrezkoa duen dokumentazioa aurkeztuko du (datu pertsonalak, trastetegiaren asegurua, eta udal-zerga ordenantzak ezarritako prezioa ordaindu duela egiaztatuko du.

Ondoren, Alkatetzak Ebazpen bidez, Azpeitiko Udalaren jabetzakoa den Soreasu eraikinaren azpian dagoen garaje gunean trastetegia erabiltzeko eskubidea esleituko dio esleidunari.

Esleipenaren iraupena urte betekoa izango da (udal-zerga agintarauaren arabera), eta esleipendunak eskubidea luzatu nahi izanez gero horrela jakinarazi beharko du Udalaren Kontu-hartzailetza sailean esleipena amaitu baino bi hilabete lehenago, eta luzapena egiteko aukera idatziz baieztatu ondoren, udal-zerga agintarauak jasotako prezio publikoa ordaindu beharko du. Une horretatik aurrera bonoaren luzapena beste urte betez emango da.

Udalak luzapena ez egiteko erabakia bonoaren epea amaitu baino lehenago jakinaraziko zaio interesatuari, eta erabakia behar bezala arrazoituko da. Edozein kasutan, trastetegiaren erabilpen desegokia eta ebazpen honetan jasotako baldintzak ez betetzea arrazoi nahikoa izango da luzapena ukatzeko.

Esleipendunak eskubidea amaitu ondoren, trastetegiaren edukitza mantenduko balu, Udalak zuzenean Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onartu duen 1372/1986 Errege Dekretuan jasoa dagoen prozedurari hasiera emango dio ondasuna berreskuratzeko.

 

TRASTETEGIAREN ERABILPEN BALDINTZAK

- Trastetegiaren erabilpenak bere izaerarekin bat etorri behar du, eta ezingo dira honako erabilerak egin: elkartzeko bilgune izan, edota jardueraren bat burutu (adibidez laborategi bat, lantegi txiki bat...).

- Trastetegian ezingo da obrarik egin, apalak edo beste elementu eusgarri jartzeko izan ezik.

- Okupazioa egin aurretik Udalaren ordezkariak eta esleipendunak ikuskaketa egingo dute, eta trastetegiaren egoera-baldintzak zehaztuko dituzte. Ikusketaren emaitza bi aldeek sinatutako akta batean jasoko da.

- Okupazioak dirauen bitartean, esleipendunak trastetegi barruan duen materiala aseguratu ahal izango du, horrela jakinaraziz Udalari. Udalak ez du bere gain hartuko trastetegi barruan dagoen materialari gerta dakiokeen edozein arazo (lapurreta, puskaketak).

- Esleipendunaren gain izango da, okupazioak dirauen bitartean, trastetegia garbi mantentzearen ardura, eta okupazioa amaitu aurretik bertan dagoen materiala hustu egin beharko du, eta lokala hartutako moduan utzi beharko du.

- Okupazioa amaitu ondoren ikuskaketa berri bat egingo da, eta trastetegiaren egoera aztertuko da. Udalaren iritziz erabilera desegokia izan bada, dagokion prozedurari hasiera emango zaio arduradunari sortutako kalteak ordaintzea eskatzeko. Prozedura honen ondorioz sortutako kalteak prezio publiko izaera izango dute.

-Esleipendunak ezingo du Udalaren ondasuna hirugarren batek erabiltzeko utzi.

Azpeitian, 2016ko ekainaren 29an.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea