wrapper

02/02/2021

Gipuzkoako abere eta landare babesle elkartearen (spapg) eta Azpeitiko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena, bazter utzitako txakurren eta katuen babesan laguntzeko

Apirilaren 7ko Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legeak, konpainiako animalien eta arriskutsuak izan daitezkeen animalien arloa anto-latzeko eta kudeatzeko eskumen propioa aitortzen die Udalei.

Esparru honetan, urriaren 29ko Eusko Legebiltzarraren 6/1993 Legeak, animaliak babestekoa, besteren artean, honako betebeharrak ezartzen dizkie Udalei.

• Dagokion udalerrian bazter utzitako animaliak edo jabearen laguntzarik gabe noraezean dabiltzanak jasotzea.
• Animalia jasota eduki eta mantendu 30 egunez gutxienez.
• Langileak eta toki egokiak izatea animaliekiko betebehar horiek
betetzeko.
• Udal bakoitzak dituen betebehar zuzen hauetaz gain, aipatutako
legeak aurreikusten du Animalien Babesa eta Defentsarako Elkarteekin hitzannenak egitea betebehar horiek, zeharka bada ere, betetzeko.

Legeak agindutako zerbitzuak emateaz gain, Azpeitiko Udalak interesa du 30 egun baino gehiago egon díren bazter utzitako txakurrak eta katuak denbora gehiagoan babesteko. Hori horrela izanik, SPAPG Animalien Babesa eta defentsarako Elkartearekin hitzarmen bat egitea proposatu da, elkarte honek badituelako baliabide pertsonalak eta materialak. Elkarteak animalientzat aterpe bat du, Zuhaitzpe izenekoa; Usurbilen kokatua.

Udalbatzako kide guztiak ados azaldu dira hitzannena onartzeko, eta Estrategia eta Hirigintza batzordeak 2020ko urriaren 26an emandako aldeko irizpena ikusita, Udalbatzako kideek aho batez hartutako botoarekin, eta beti ere kideen legezko kopuruaren gehiengoarekin, ONARTU DUTE:

A) Azpeitiko Udalaren eta SPAPG Animalien Babesa eta defentsarako Elkartearen arteko Lankidetza Hitzarmena, udalerrian bazter utzitako txakur eta katuak jasotzeko, Elkarteak Usurbilen animalientzat duen Zuhaitzpe aterpean.
Hitzannenak bi erakundeen arteko harremana zehaztu du, eta baita animaliak aterpean egingo duten egonaldiak sortuko gastuak ere.

B) Alkatea baimentzea Udalaren izenean dagokion hitzarmena sinatzeko.

Udalbatzaren akordioa 

Hitzarmena 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea