wrapper

Oharrak

servicios sociales sub

Etxeko laguntza Egunez eta Gauez

Beren kabuz baliatzeko edo familia-nukleoa osorik mantentzeko zailtasunak dituzten familia edo pertsonentzako zerbitzua da. Zerbitzuaren xedea pertsonaren ongizate fisikoa, psikikoa edota soziala lehengoratzea da, prebentziozko, asistentziazko edota errehabilitatzeko programa indibidualizatuen bidez; horrela, bere bizi-kalitatea hobetzen eta bere familia- eta gizarte-esparrutik deserrotzea saihesten laguntzen da.

Hona hemen laguntza hori jaso dezaketenak:

  1. 60 urtez gorakoek, beren autonomia pertsonalean zailtasunak dituztenak.
  2. Autonomia pertsonalean desgaitasuna, zailtasunak dituztenak.
  3. Adin txikikoak, beren familiak ezin dienean behar dituzten zaintza eta arreta eman.
  4. Familia-taldeak edo pertsonak, karga gehiegi, gizarte egoera ezegonkorrak edota gaixotasun fisiko zein psikikoen ondorioz sortutako arazoak dituztenak.

Laguntza ematen dizu ZEURE BURUA ZAINTZEKO (zeure higienea, elikadura, medikazioa…) eta/edo ETXEKO ZEREGINAK BETETZEKO (garbiketa, erosketak…).

 

Etxez etxeko laguntzaren udal arautegia.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea