- RESPONSABLE POLÍTICO
Leire Goenaga - RESPONSABLE TÉCNICO
Edurne Zubia - DIRECCIÓN
1766ko Matxinada kalea 3-4 (behea) - TELÉFONO
943 15 71 92 - CORREO ELECTRÓNICO
gizarte@azpeitia.eus

- 31/10/2016
Baigera I-eko taberna-jatetxea lehiaketa publikora irtengo du datozen egunetan
Baigera I-eko taberna-jatetxearen ustiapena lehiaketa publiko bidez esleitzeko prozesua abian jarri du Udalak. Datozen egunetan egingo dira lehiaketaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari ofizialean eta Azpeitia.eus webgunean. Hamabost eguneko epea izango dute lehiaketara aurkeztu nahi dutenek beren proposamena udaletxean aurkezteko. Leheiaketari buruzko edozein zalantza duten interesatuek udaletxean bertan izango dute zalantzak argitzeko aukera.
Leer más
- 22/09/2016
Helduen formakuntzarako eta gazteen eskolaz kanpoko ekintzetara bekak
Azpeitiko Udalak herritarren formakuntza ahalbidetzeko bekak aurkeztu ditu gaur. Aurreko astean, udazkeneko formazio eskaintza aurkeztea aurreratu zen beka sistema ere egun gutxiren buruan jarriko zutela abian, eta gaur aurkeztu dute. "Aurreko astean esan genuen eta gaur berriro azpimarratu nahi dugu: formazioa ezinbeztekotzat jotzen dugu langabeziari aurre egiteko, eta bide horretan, herritarrentzat dirua formakuntzarako arazo ez izateko jarri ditugu abian beka hauek", azaldu du Estitxu Elduaien zinegotziak. Hala, aurreko urteetan gaur eta gaztetxoentzako beka sistemari helduen formaziorako linea gaineratu dio Udalak.
Leer más
- 19/09/2016
Formaziorako dinamizatzailea eta inmigrazio eta hirugarren adinerako teknikaria kontratatuko ditu Udalak Lanbideren bidez
Azpeitiko Udalak aldi baterako formazio dinamizatzaile eta integratzailea eta Inmigrazio eta hirugarren adinerako teknikaria kontratazeko prozedurak jarri ditu abian. Kontratazioak Lanbideren bidez egingo dira, eta lan-eskaintza horietan izena emateko azken eguna osteguna (irailak 22) izango da.
Leer más
- 06/09/2016
Jubilatuek zapatuan egingo dute irteera Xoxotera
Eguraldi txarra medio. bertan behera utzi zen jubilatuek urtero Xoxotera egiten duten irteera. Hala, oporretatik bueltan, irailaren 10erako prestatu dute irteera Azpeitiko Udalak eta Baigerak. Irteeran parte hartu nahi dutenek Baigerako bulegoetan 10:30etik 12:30era, astelehenetik ostegunera bitartean eman dezakete izena (doan).
Leer más
- 01/09/2016
Joxepa Mendizabalek 100 urte bete ditu gaur
Joxepa Mendizabal Basurto azpeitiarrak 100 urte bete ditu gaur, eta San Martin egoitzan bildu dira senide eta lagunak urteurren borobila ospatzeko. Eneko Etxeberria alkatea eta Estitxu Elduaien zinegotzia ere bertan izan dira Joxepa zoriondu eta oroigarria ematen. Mendizabal Loiolako Berrosueta baserrian jaio zen eta ezkondu aurretik, Donostian eta Frantzian ibili zen lanean neskame bezala. Ondoren, jostun bezala aritu zen urte luzez. 100 urtetara iristeko sekretuaz galdetuta, argi du; "lan eta lan eginda!". Zorionak Joxepa!!
Leer más