wrapper

servicios sociales sub

Azpeitiko pobrezia mailaren ikerketaren emaitzak aurkeztuko dira gaur

Pobrezia eta gizarte bazterketari aurre egiteko neurri eraginkorrak abian jartzeko, beharrezkoa da jakitea herriko egoera erreala, datu errealak. Modu honetan, Azpeitiko pobrezia ezagutzeko diagnostikoa egin du Udala, Donostiako SIIS dokumentazio eta ikerketa zentroaren laguntzarekin. Eta ikerketan lortutako emaitzak, jendaurrean aurkeztuko dira gaur, astelehena, 18:00etan Sanagustin kulturgunean. Azpeitiko Udalak herritarrak bertaratu eta ikerketaren emaitzak ezagutzera gonbidatu nahi ditu.

Leer más

Geriatria laguntzaileko titulazio ofiziala lortzeko ikastaroa antolatu du Udalak

Herritarren formazioaren aldeko apustuarekin jarraitzeko du Azpeitiko Udalak. Horrela, Hobetu programaren bidez, geriatriako laguntzaile titulazio ofiziala lortzeko ikastaroa antolatu da. Ikastaro honi esker, geriatria laguntzaile diren, baino titulazio ofizialik ez duten herritarrrek diploma ofiziala lortzeko aukera eskaintzen zaie, lanerako aukerak biderkatuz. Interesatuek urtarrilak 30 bitartean eman behar dute izena Udaleko Gizarte Zerbitzuetan eta beharrezkoa izango da NAN (Espainiako Nortasun Agiria) eta duten titulazioa aurkeztea.

Leer más

Helduentzat 2015 urteko opor programa abian jarri du Imsersok

IMSERSOk 2015 urteko bainuetxeetako opor programan parte hartzeko deialdia zabaldu du. Honela, otsailak eta abuztuan bitartean bainuetxeren batera joan nahi dutenek urtarrilaren 16 baino lehen eman behar dute izena. Hala ere, maiatzak 18 bitartean izen-emateak zabalduta jarraituko du libre gelditzen diren plazak betetzeko. Bestetik, iraila eta abendua bitartean joan nahi dutenek, maiatzak 18 baino lehen eman beharko dute izena eta itxaron zerrendan sartzeko, epealdia urriak 30 arte mantenduko da. Informazioa gehiago izan edota izena emateko www.imserso.es webgunera sartu edota Udaleko Gizarte Zerbitzuetan galdetu behar da.

Leer más
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information