wrapper

servicios sociales sub

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako mahaiak osatzeko zozketa astelehenean egingo da

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako mahaiak osatzeko zozketa astelehenean egingo da

Irailaren 25ean egingo dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak eta egun horretan, mahaietan egon behar duten herritarren zozketa burutzeko ez-ohiko Udalbatza egingo du Udalak astelehenean. Hitzordua abuztuak 29an, astelehenean, izango da 10:00etan.

Leer más
EAEko Auzitegi Nagusiak Espainiako bandera jartzera behartu du Azpeitiko Udala

EAEko Auzitegi Nagusiak Espainiako bandera jartzera behartu du Azpeitiko Udala

Bost urteko epaiaren ostean eta hainbat helegite jarri eta gero, Azpeitiko udaletxean Espainiako bandera jartzearen inguruko sententzia irmoa jaso du Azpeitiko Udalak, eta derrigorrean bandera hori jarri egin behar izan du fatxada nagusian. Izan ere, sententziak argi jasotzen du: Espainiako bandera jarri ezean, isun esanguratsua jasoko du Udalak, eta horrez gain, alkatea inhabilitatuko dute.

Horregatik, eta bere borondatearen aurka, beste lau banderarekin batera jarri du Udalak Espainiakoa: Azpeitiko bandera, Gipuzkoakoa, Ikurriña eta Europakoarekin batera.

Leer más

90.000 euro, garapen bidean dauden herrialdeetan proiektuak garatzeko

gobernuz kanpoko erakundeak

Azpeitiko Udalak, ohi bezala, aurrekontuaren %0,7a, 90.000 euro, bideratuko ditu Gobernuz Kanpoko Erakundeen bidez garapen bidean dauden herrialdeetako proiektuak sustatzera. Aurten, berrikuntza gisa, gainera, kooperante gisa 4 hilabete edo gehiago proiektuetan lan egitera joan nahi duten norbanakoak ere lagunduko dira diruz. Uztailaren 16a bitartean zabalik izango da proiektuak Udalean aurkezteko azken eguna.

Leer más

Profesionaltasun agiria atera dute 26 lagunek

ikastaro bukaera

Azpeitiko Udalak Lanbideren diru-laguntzari esker profesionatasun agiria ateratzeko bi ikastaro egin ditu aurtengo ikasturtean. Hala, 26 lagunek bukatu dute ikasturtea titulua eskuan dutela. Aste honetan bertan egin da agirien banaketa, eta Ainhoa Beristain zinegotziak eman zizkien agiriak ikasleei.

Hiri eta industria hondakinen kudeaketari buruzko ikastaroa 11 lagunek egin dute; mendeko pertsonen arreta soziosanitarioa erakunde sozialetan emateko ikastaroa, berriz, 15 lagunek. Ainhoa Beristainek azaldu duenez, gainera, "poztekoa da, azken ikastaro horretako 15 lagunetik 10ek uda sasoirako behintzat lana bilatu dute, eta zenbait dagoeneko lanean hasiak dira".

Leer más

Gaitasun mugatuko apakaleku txartelak berritu behar dira, arau aldaketa bat dela eta

Eusko jaurlaritzak aldatu berri duen araudi bat dela eta, gaitasun mugatuko aparkaleku txartela duten herritar guztiek berau berritu beharra dute lehenbailehen. Hori dela eta, Azpeitiko Udaleko gizarte Zerbitzuen Sailaetik txartela duten herritarrei aldaketaren berri eman eta txartela berritzeko egin beharrekoen berri emateko gutuna bidali zaie. Gutun horretan azaldu bezala, txartela berritzeko uztailaren 29a baino lehen Gizarte Zerbitzuen Sailetik pasatu behar dute, eta honako dokumentazioa aurkeztu behar dute:

1- Argazki bat

2- Kotxea gaitasun mugatua duenak gidatzen badu, bere beste argazki bat eta gidabaimenaren fotokopia.

3- Gaitasun mugatuko ziurtagiria

4- Eskaera egitera edota txartela jasotzera ordezkoren bat joan behar badu, ordezkarien orria beteta (gutunean bidali da) eta gaitasun mugatuko txartelaren jabeak sinatuta eta oredezkoaren NAN-a.

5- Eskaera orria sinatuta (gutunean bidalitakoa).

 

Leer más
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea