wrapper

Oharrak

servicios sociales sub

Etxeko laguntza zerbitzua

Etxeko laguntza zerbitzua: pertsona bat bere familian eta gizarte inguruan geratzen laguntzeko xedea du. Bi motatako laguntzak eskaintzen dira: Domestikoa eta pertsonala. Pertsonaren garbiketa, zainketa, etxeko lanak egiteko.

Norentzat / Baldintzak

Ondorengo pertsona edota familiek eskatu ahal izango dute zerbitzua: norbere autonomia eta segurtasuna mugatuta dutenek, gizarte-harremanetan arazoak dituztenek, ohiko jarduerak egin ezin dituztenek edo arazo psikofamiliarrak dituzten sendietako kideek eta ondorengo multzoetan taldekatutakoek:

• Hirugarren adina, 65 urtetik gorako pertsonak.
• Minusbaliatu fisiko, psikiko edo sentsorialak, ez euren gutxitasunagatik, ezintasunagatik baizik.
• Eta besteak beste ondorengoak:
- Gaixotasun terminalak dituzten pertsonak.
- Gaixotasun edo lesioengatik aldi baterako hirugarren baten laguntza behar duten pertsonak.
- Arrisku handiko egoeran dauden haurdunak.
- Familiarteko edo gizarte arazoak dituzten adingabe, heldu edota familiak.
- Zehaztutako oinarrizko helburuetan sortzen diren kasu guztiak eta Gizarte Zerbitzuen iritziz zerbitzuaren xede direnak.

Era berean, baldintza hauek bete beharko dituzte:
• Azpeitiko udalerrian erroldatuta egotea.
• Eskatutako dokumentazioa aurkeztea.
• Udalak zehaztutako prezio publikoa ordaintzea.

Eskaria egiteko eskaera orria  deskargartu hemen , bete,eta Gizarte zerbitzuetako sailean entregatu.

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea