wrapper

28/04/2022

'Mendi lasterketak eta emakumeak' hitzaldia, bihar, Basazabalen

Domusa Teknik 40 MLK Mendi Lasterketaren baitan, Mendi lasterketak eta emakumeak hitzaldia izango da bihar, apirilak 29, 19:00etan, Basazabal jauregian. Antolakuntzak punta-puntako bi emakume korrikalari gonbidatu ditu herrira. Oihana Azkorbebeitia (Abadiño, 1981) eta Leire Baraibar (Areso, 1979) izango dira hizlariak, biak ala biak hainbat podiumetara igotakoak.

Jakinekoa da gaur egun mendi lasterketen munduan oraindik ere emakumeen parte hartzea gizonezkoenaren oso azpitik dagoela, are gehiago distantzia luzeetako lasterketetan. Hori horrela, hitzaldi honekin, Domusa Teknik 40 MLK Mendi Lasterketaren helburua, emakumeei ikusgarritasuna emateaz gain, korrikalari hauen lorpenei aitortza bat egitea da.

 Azkorbebeitiak eta Baraibarrek gai desberdinen inguruan izan dituzten bizipenak eta beren ikuspuntuak ezagutzeko parada izango dugu apirilaren 29an, 19:00etatik aurrera, Azpeitiko Azoka Plazako lehen solairuko areto nagusian.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information