wrapper

Parekidetasuna sub

Jabetze Eskoletako ikastaro eta tailerretan parte hartzeko urtarrilaren 31 bitartean eman behar da izena

Emakumeen Txokoak Jabetze Eskolak jarriko ditu abian berriro otsailean eta dagoeneko zabaldu du izen-emate epea. Urtarrilaren 31 baino lehen eman behar da izena. Horretarako, Parekidetasun saileko bulegora joan (udaletxeko hirugarren solairuan dago), 943 15 70 55 telefono zenbakira deitu edota Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera mezua bidali behar da. Gainera, arratsaldeetan nahiz larunbat goizetan Emakumeen Txokoan eman ahal izango da izena. Aurtengo ikastaroak 4 izango dira; Sabel dantza, Mikromatxismoak identifikatu eta indargabetzeko estrategiak, Herrigintza feminismotik eta Autodefentsa feminista. Ikastaro eta tailer hauei, nahiz Emakumeen Txokoak datozen asteetarako prestatutako ekitaldien informazioa, eskuorri honetan aurki daiteke.

Leer más
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea