wrapper

Parekidetasuna sub

Genero ikuspegia udal jarduera osoan txeratzeko konpromisoa hartu du Udalak

mainstreaming

Urte asko pasa dira Azpeitiko Udalak emakumeen eta gizonen berdintasunaren bidean urrats sendoak ematea erabaki zuenetik. Norabide horretan hainbat proiektu landu izan dira, adibidez Berdintasun Plana. Azken urte hauetan ordea, berdintasun politikek garapen handia izan dute bai nazioarte mailan, baita Euskal Herri mailan ere, eta honek bere islada izan du onartu diren legeetan. Azpeitiko Udala ere egoera berrietara egokitzen joan da, eta ondorioz maisntreaming estrategia garatzeko helburua Azpeitia 2025 Plan Estrategikoan txertatu zuen. "Oraingoaz beste urrats bat eman nahi izan dugu, eta aho batez onartu dugu estrategia martxan jartzeko konpromisoa. Udala berriro aitzindaria izango da, eta Donostia eta Tolosa bezalako herriekin batera emango dugu pauso hau. Foru Aldundiaren laguntzarekin. Eredu izan nahi dugu beste herrientzat eta bai herritarrentzat ere. Estrategia hau martxan jarrita udal kudeaketa gardenagoa izango da, juxtuagoa, herritar guztien beharretara egokituagoa, eta finean, eraginkorragoa", agertu du Leire Etxaniz Parekidetasun zinegotziak.

Leer más

Emakume musulmanen inguruko hitzaldia antolatu du Emakume Txokoak

'Emakume musulmanak: aurreiritziak eta errealitate soziala' izenburupean hitzaldia izango da datorren asteazkenean, apirilak 15, Emakumeen Txokoan 19:30etik aurrera. Hajar Samadi, 'Bidaya' Euskadiko Emakume Musulmanen Elkarteko kidea arituko da bertan solasean.

Leer más

Burua, gorputza eta emozioak orekatzeko ikastaroa antolatu da

Burua, gorputza eta emozioak orekatzeko "Mindfulness" ikastaroa antolatu da Emakumeentzako Jabetze Eskolen baitan. Irakaslea Pepa Bojó izango da, eta saioak asteazkenero, 17:30etik 19:30era izango dira, apirilaren 15etik ekainaren 3a bitartean. Izena Emakumeen Txokoan (943 15 70 55) edota Udaleko Parekidetasun sailean (943 15 79 28) eman behar da apirilaren 10a baino lehen.

Leer más

Emakumeen Binakako I. Pala Txapelketarako izen-ematea zabalik dago

pala txapelketa

Emakumeen Binakako I. Pala Txapelketa jokatuko da Azpeitian lehenbizikoz. Udaleko Parekidetasun sailak eta Emakumeen Txokoak antolatutako txapelketan parte hartzeko, martxoaren 10a baino lehen eman behar da izena, eta bakarrik zein binaka inskribatu ahal dira emakumeak. Izena emateko aukerak honako hauek dira; Parekidetasun sailean (943157928 telefonoa), Emakumeen Txokoan (943157055), Kiroldegian (943813069) edo Igerilekuan (943814121). Txapelketaren finala maiatzaren 22an izango da, emakumeen ikasturte amaierako jaialdiaren barruan, eta irabazleek, jaialdiko afarirako txartelak eta sari sorpresa bat jasoko dituztela aurreratu dute arduradunek.

Leer más

JOLAS DENBORA; gure ikastetxeak hezkidetzaileago bihurtzeko proiektua abian

jolasdenbora

Azpeiti-Azkoitiko Hezkidetza Foroan, bi herrietako ikastetxeak hezkidetzaileago bihurtzeko ikastetxeek elkarlanean martxan jarri daitezkeen bitartekoak aztertzen eta lantzen gabiltza azken urte hauetan. Zentzu honetan, emandako azken pausoa aurkeztu da gaur; JOLAS DENBORA proiektua. "Foroa abiatu genuenetik identifikatu genuen eskoletako jolas-garaiak espazio garrantzitsu eta interesgarria zirela hezkidetza txertatzeko. Izan ere, egun eskoletako jolastokiak begiratzea besterik ez dago ohartzeko nola errepikatzen diren gure jendartean nagusi diren arau eta dinamikak. Ikastetxez ikastetxe errealitea aldakorra bada ere, guztietan hartu izan dituzte neurriak jolastokian harreman parekideagoak sortzeko", agertu du Azpeitiko Parekidetasun batzordeburu den Leire Etxanizek.

Leer más
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea