- ARDURADUN POLITIKOA
Idoia Arrizabalaga - ARDURADUN TEKNIKOA
Edurne Aranbarri - HELBIDEA
Enparantza Nagusia, 5 - TELEFONOA
943 15 79 28 - POSTA ELEKTRONIKOA
parekidetasuna@azpeitia.eus

- 14/09/2015
Jabetze Eskoletan antolatutako ikastaroen aurkezpena egingo da bihar, asteartea
Emakumeen Txokoak urria eta abendua bitartean eskainiko dituen ikastaro eskaintza berria luzatu du. Munduko dantzak: Bollywood, Irakurbide feministak literaturan, Antzerkia, Autodefentsa, 'Zirkoa eta gorputz adierazpena' eta Batukada izango dira aurtengo ikastaro eta tailerrak. Interesatuek eskaintza berriaren zuzeneko informazioa ezagutzeko aukera izango dute bihar, asteartea, 19:00etan Emakumeen Txokoan.
Hemen, Emakumeen Txokoak eskaintzen dituen zerbitzu eta ikastaroen eskuorria.
Leer más
- 17/06/2015
Bakoitzaren gorputza eta mugimenduak ezagutzeko ikastaroa antolatu da
Udarako Emakumeentzako Jabetze Eskolen barruan, "Zirkoa eta Gorputz Adierazpena" tailerra antolatu du Parekidetasun sailak. Emakumeen Txokoko arduradunek agertu dutenez, jolasaren bidez, gorputza eta mugimenduak ezagutzeko aukera eskainiko du ikastaroak. "Zirkotik datozen elementuak lantzeaz gain, koloreetan, naturako elementuetan eta objetuetan inspiratuko gara. Gorputza, bere inguruan dagoen guztia imitatzeko gai delako. Banaka, binaka eta taldeko dinamikak gauzatuko ditugu. Espazioaren kontzientzia, oreka, kontzentrazioa, irudimena, konfidantza... landuko ditugu, beti ere bakoitzaren gaitasunez jabetuz. Norberak bere helburuak markatuko ditu, eta irakasleak prozesu horretan bidelagun izango dira", esan dute.
Hona hemen informazio osatua:
Leer más
- 16/06/2015
2015-2016 ikasturtean ikastaroak emateko proposamenak jasotzeko epea ireki du Hezkuntza sailak
Udal Hezkuntza Sailak, urtero bezala, dei egiten die, datorren ikasturtean Azpeitian ikastaroren bat eman nahi dutenei, proiektua aurkeztera. Aurkeztutako proiektuen balorazioa egingo du Udalak. Aukeraketa fasean sartu ahal izateko, honako baldintzak bete behar dira:
1. Ikastaroa emango duenak, lantzea proposatzen duen gaiaren inguruko titulazio egokia izatea, edota horretan lan esperientzia duela agertzen duten agiriak izatea.
2. Zerbitzu hau herrian beste leku batean ez eskaintzea.
3. Udaleko sail bateko helburuekin bat egitea.

- 27/05/2015
Tratu Onen festa egingo da ekainaren 5ean, Azkoitian, Hezkidetza foroak antolatuta
Tratu Onen festa ospatuko da ekainaren 5ean Azkoitian, Harremonak Hezkidetza Planaren barruan. Festa honekin, zaintza eta tratu onak herriko plazara ekarri eta erdigunean jarri nahi dira. "Elkarren zaintza klabea da pertsona bezala eta komunitate mailan modu osasuntsu batean bizi ahal izateko. Gero eta ikusgarriagoa, gero eta nabarmenagoa da albokoen beharra daukagula, beraiekin dittugun harremanek aberasten gaituztela, eta elkarren beharrak asetzeko aldamenekoek duten garrantzia. Tratu Onetan entrenatu beharra daukagu eta horretara dator TO! festa". Horrela, Hezkidetza Planaren erakusgarri izango den programa bat antolatu dute, alde batetik, eta bestetik, herritarren ekarpenak jasotzeko TO! Azoka espazioa ere ireki dute.
Badira 6-7 bat urte Azkoitian eta Azpeitian Udalen bultzadaz Hezkidetza lantzen hasi zirela eta azken ikasturteotan bultzada nabarmena izan du programa honek, eragile mordoxka biltzea lortu du eta egitasmo zehatz ugari jarri ditu martxan. Tratu Onen festaren bitartez, ikasturte honetan egindako lan guztia ospatu nahi dute, "hain urrats sendo eta garrantzitsuak eman ditugun ikasturtea borobildu nahi dugu, egindako urrats nabarmenak plazara ekarri eta herritarrekin konpartitu nahi dituzte. Honakoak dira egindako egitasmoak:
Leer más
- 14/05/2015
Ikasturte amaierako jaialdia antolatu du Emakume Mahaiak
Ikasturte amaierako emakumeen jaialdia prestatu du Emakume Mahaiak maiatzaren 22rako. Ikasturte honetan zehar emakumeen jabetzea bultatzeko antolatutako ikastaroetako emaitza kaleratu, eta jai giroan goxatzeko aukera paregabea eskaintzen du Emakume Mahaiak jaialdi honekin eta herriko emakumeak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte. Ikastaro eta ekintza desberdinetan parte hartzen duten emakumeak bildu ziren atzo, asteazkena, jaialdiaren nondik norakoak agertzeko; "Aurtengo ikasturteko balantzea egiteko baliatu nahi dugu gaurko agerraldi hau. Guztira jatorri, adin eta errealitate ezberdineko ehundaka emakumek erabili dituzte gure zerbitzuak. Arrakasta gehien izan dutenak parte hartze, sentsibilzazio eta integraziorako ekimenak izan dira, batez ere erakusketa eta hitzaldiak, eta ondoren formazio zerbitzuko ekimenak, jabetze eskoletako ikastaroak alegia. Asko izan dira baita ere harrera zerbitzua erabili dutenak, baita kontsultarako gunea ere".
Leer más