- ARDURADUN POLITIKOA
Miren Arrieta - ARDURADUN TEKNIKOA
Malen Aldalur Azpillaga - HELBIDEA
Enparantza Nagusia, 5 - TELEFONOA
943 15 79 28 - POSTA ELEKTRONIKOA
parekidetasuna@azpeitia.eus
- 06/09/2023
'Moitu bazterrak' neska eta emakumeentzako korrika ikastaroa antolatu du udalak
Korrika egitea geroz eta errotuagoa dago gure inguruan, baina beste arlo askotan bezala, emakumeen presentzia ez da horren handia kalean eta are gutxiago, lasterketetan. Presentzia hori indartzen hasteko, modu kolektiboan egingo korrika egiteko saioak antolatu ditu udalak, oinarrizko mailatik, gidatuta eta lagunartean, lotsak alde batera utzita eta emakumeak kirolerako duten gaitasun faltaren inguruko ideia errotik deuseztatzeko helburuz.
Hizkuntza: euskara
Ordutegia: astelehen eta asteazkenetan, 18.15etatik 19:30era
Iraupena: urritik abendura
Prezioa: 30€/hilean langileek (20€/hilean ikasle eta langabetu)
Izen ematea: Iralaren 11tik 22ra.
- 26/07/2023
Indarkeria matxistari aurre egiteko 'Nik xinisteñat' kanpaina abian da eta saninazio festetan karpa egunero jarriko da kalean
Saninazio festetarako egun gutxiren faltan, indarkeria matxistarik gabeko jaien alde agertu da, Azpeitiko Udala. Beste behin, erasoen prebentzio, sentsibilizazio, informazio eta arretarako Nik Xinisteñat lemapean, indarkeria matxista, sexu indarkeria eta LGTBIQ+ fobiari aurre egiteko kanpaina jarri dute abian
Leer más- 04/07/2023
Bai da bai legearen xehetasunak ezagutzeko helburuz hitzaldia egingo da bihar
Bai da bai. Sexu askatasunaren berme integralari buruzko legeak zeresan handia eman du hasieratik. Onartu zenetik irakurketa, interpretazio eta iritzi desberdin askotarako eman du. Baina zein dira benetan lege honek dakartzan aldaketak? Aurrerapenik ba al du? Zertan? Zabaldu diren iritzien artean zeintzuk dira egia eta zeintzuk gezurra?
Galdera horiei erantzuteko asmoz, hitzaldia antolatu du Azpeitiko Udalak Emakume Txokoaren bidez.
- Noiz? Uztailak 5, asteazkena, 18:00etan
- Non? Azoka gaineko aretoan
- Nork? Macarena Mugica Urbistondo abokatua
- 03/07/2023
Iruñeko hilketa matxista salatzen du udalak
Larunbatean Iruñean izandako hilketa matxista salatu nahi du Udalak. Hildakoaren senitarteko zein gertukoei bere elkartasuna adierazteaz gain, hilketa salatzeko kaleak hartzeko deia luzatzen du Udalak eta bat egiten du antolatu daitezkeen mobilizazioekin.
Leer más- 28/06/2023
Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguneko adierazpena
Ekainaren 28an, Sexu askapenaren nazioarteko egunean, LGBTI komunitatearen aldarrikapenekin bat egiten dugu. Sexu askatasuna eta eskubideak sustatzen jarraitzeko ardura hartuko du Azpeitiko Udalak, harro gaudelako gure herriaren aniztasunarekin, bere bizi -historiarekin eta LGBTI mugimenduarekin.
Leer más