- ARDURADUN POLITIKOA
Idoia Arrizabalaga - ARDURADUN TEKNIKOA
Edurne Aranbarri - HELBIDEA
Enparantza Nagusia, 5 - TELEFONOA
943 15 79 28 - POSTA ELEKTRONIKOA
parekidetasuna@azpeitia.eus

- 28/07/2016
Erasoei aurre egiteko prebentzioa, sentsibilizazioa eta arreta
Festen atarian eta zoritxarrez egunero festa giroko erasoren bat del notizia, azken aldian, konturatuta Azpeitiko Udalak Saninazio festetarako indartutako kanpainaren berri eman nahi izan du. Indarkeria sexistarik gabeko herria eraiki nahi dutela Azpimarratu du Eneko etxeberria alkateak, hitza hartzean; eta horregatik urte osoan zehar proiektu eta ekimen ugari lantzen ditu erakunde eta eragile ezberdinekin. "Badakigu ordea, herriko festetan eraso sexistak biderkatu egiten direla, 'dena libre da' kultura zabaltzen delako. Ez dugu aitzakiarik onartuko, eraso sexistarik gabeko festak nahi ditugu, guztiok gustora, libre eta seguru biziko ditugun festak. Eta ozen esan nahi dugu Udal Gobernuak ez duela inolako eraso sexistarik onartzen" adierazi du Etxeberriak.
Eraso sexistak dionean mota guztietako eraso sexistei buruz ari dela ere gaineratu du: bortxaketa, umilazio, irain, mehatxu, e.a. "Nahiz eta eraso horiekgehienbat emakumeek pairatzen dituzten, azpimarratu nahi dugu genero arauak betezen ez dituzten kolektiboen kontrako erasoak ere baztertu egiten ditugula Gay, lesbiana, transexual, intersexual eta bisexualen kontrakoak", azpimarratu du.
Leer más
- 28/06/2016
Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguneko adierazpena
Ekainaren 28an, LGTBQ kolektiboaren sexu askatasunaren aldeko Nazioarteko Eguna ospatuko da. 1969ko ekainaren 27tik 28rako gauean, New Yorkeko Stonewall pubean, transexual, lesbiana eta gay talde bat matxinatu zen, poliziek eginiko abusuak salatu eta haien eskubideak aldarrikatzeko.
Ekainaren 28an, baina baita urte osoan zehar ere, sexu portaerak eta joerak libreki aukeratzeko dugun eskubidea aldarrikatu nahi du Azpeitiko Udalak. Eta, bereziki, aitorpen bat egin nahi dio gayen, transexualen, transgeneroen, bisexualen eta queer-en mugimenduari, baita mugimendu feministari ere, horiek jakin baitute sexu eskubideen alde borrokatzen, eta jendarte multzoak sexuari, generoari eta sexu ohiturei buruz dituen estereotipoen kontra egiten.
Leer más
- 22/06/2016
Azpeitiko Udalak azken orduotako hilketa matxistak salatu eta datozen orduotan egingo diren ekintzetan parte hartzeko deia egiten die herritarrei
Azken orduotan Gasteizen eta Angelun izandako lau hilketa matxista bortitz eta basatiak salatu nahi ditu Azpeitiko Udalak. Azken 24 orduotan lau emakumeren hilketaren berri izan dugu eta heriotza horiekin, aurten sei dira, dagoeneko, Euskal Herrian indarkeria matxistak hildakoak. Hilketa horiek zein bestelako edozein eraso matxista salatzen ditu Azpeitiko Udalak.
Hildakoen senitarteko zein gertukoenei beren elkartasuna ere adierazi nahi die Udalak eta herritar guztiak eraso horiek salatzeko antolatzen diren kontzentrazio edota bestelako ekimenetan parte hartzera animatzen ditu herritarrak. Gure gizartearen egiturazko gaitz latz honi aurre elkarlanean egin beharrekoa baita.
Leer más
- 10/05/2016
Maiatzaren 20an, ikasturte bukaerako jaialdia
Urtero bezala, Parekidetasun Sailak eta Emakumeen Mahaiak ikasturte bukaerako jaialdia antolatu dute, eta maiatzaren 20an osapatuko dute. Jaialdiaren helburua ikasturtean Emakumeen Txokoan garatu diren Jabetze eskolako ikastaro eta ekimenetan parte hartu duten emakumeak elkartu, gure esperietzia partekatu eta egindako lanaren emaitza herriratzea da.
Leer más
- 08/03/2016
Martxoaren 8ko Udal Adierazpena
Martxoko ohiko plenoan adierazpena onartu zuten udal taldeek aho batez Emakumeen Nazioarteko eunaren harira. Honako lau konpromiso hartu zituen Udalak: berdintasun politikak indartzea; udal jardueran genero mainstreaming-a lantzen jarraitzea, herriko kale izendegia errebisatu eta emakume izenak ezartzea; emakume eta talde feministek deitutako mobilizazioetan parte hartzea.
Leer más