wrapper

Parekidetasuna sub

Nafarroan eraildako 7 urteko haurraren hilketa salatu nahi du udalak. Indarkeria bikarioko kasua dela egiaztatuko balitz, hamabi lirateke 2003tik Euskal Herrian bortxa matxistaren ondorioz hildako haurrak. Hildakoaren senitarteko zein gertukoei bere elkartasuna adierazteaz gain, hilketa salatzeko mugimendu feministak antolatu ditzakeen mobilizazioekin bat egiten du udalak.



Azpeitiko Udalak ozen adierazi nahi du, beste behin ere, ez duela onartuko giza eskubideen urraketarik; ez Azpeitian eta ez beste inon ere. Eta urraketen aurrean, modu aktiboan jokatzea herritarron ardura ere badela gogorarazi nahi du.

Emakumeen eta haurren aurkako indarkeria egiturazko arazo bat da, eta indarkeria hori ez da ekintza bakartuen edota azalpenik gabeko gertakarien emaitza. Aitzitik, gizartean aski errotuta dauden generoen gaineko aurreiritziak dira, hain zuzen, halako ondorio larri eta tamalgarrien sortzaile. Hilketa matxista indarkeriaren muturreko espresioa da, eta erasoei aurre egiteko ezinbestekoa da gizon eta emakumeen arteko berdintasun balioak sustatzea.

Horregatik, Azpeitiko Udalak, gainerako erakunde publikoekin eta herri eragileekin batera, lanean jarraituko du berdintasunaren oinarriak auzitan jartzen dituen arazo sozial larri honi irtenbidea bilatzeko; eraso oro gaitzetsiz, indarkeriari matxistari aurre egiten dietenei babesa emanez, prebentzio eta sentsibilizazio lanean jarraituz, eta baliabideak bideratuz.

Erasoren baten aurrean, honako telefonoetara dei dezakezu:

Udaltzaingoa: 092 edo 943 15 13 13
Gizarte Zerbitzuak: 943157192
Emakumeen Txokoa: 688751000
Ertzaintza: 112

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea