wrapper

Parekidetasuna sub

Azpeitiko Udalak, Emakume Txoko eta Emakume Mahaiarekin elkarlanean, Nik xinisteñat kanpainaren baita indarkeria matxistarik gabeko gunea jarriko du santotomasetan ere. Aurrez saninazio, karnabal edo Sanjuandegiko festetan ere jarri izan da indarkeria matxistaren inguruko informazio, sentsibilizazio eta, beharrezko kasuetan, artatzeko. Emakumeak, eta batez ere, neska gazteek jaietan indarkeria sexistarekiko dituzten bizizpen, iritzi eta interesak jasotzeko eta babes eta elkartasun gune gisa irudikatzea da helburua. Bertan, indarkeriari aurre egiteko bitartekoak eskainiko dira. 

Gunea, 12:00etatik 20:00ak bitartean izango da etenik gabe zabalik, Plaza Txikian. 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea