wrapper

Parekidetasuna sub

Irailaren 19tik 30era irekiko da Jabetze Eskolan zein bestelako tailer eta saioetan izena emateko epea. Jabetze eskolako sei ikastaro; parte hartze, sentsibilizazio eta integraziorako beste 4 ekintza, literatura feminista taldea, Empalabramiento emakumeen ahalduntze proiektua eskainiko dira, besteak beste.

2022/2023 ikasturte berrirako eskaintza zabala prestatu du udalak Emakume Txokokoarekin elkarlanean. Emakumeen ahalduntzean sakondu eta eragiteko ikastaro, ekintza zein zerbitzuak izango dira oinarri. "Ikasturte berrian ere emakumeen ahalduntzerako, parte hartzerako, sentzibilizaziorako, emakumeon saretzerako zein integraziorako erreferentzia izan nahi du Emakume Txokoak. Horretarako, Jabetza Eskolako tailerren, ekintzen zein zerbitzuen eskaintza eskaera eta beharretara egokitzen saiatu gara aurtengorako ere", adierazi du Idoia Arrizabalaga Parekidetasun zinegotziak.

Azpeitiko Jabetze eskolaren baitan, 4 ikastaro eskainiko dira, abendua bitartean: Batukada Feminista, Ekin argiari, Telazko…. Zer? Hurreratu finantzen mundura, Hirigintza feminista: Espazioa, boterea, gorputza eta erresistentziak eta sexy dance. Ikastaro horien bidez, emakumeei beren burua eta bizitzaren jabe izateko tresnak eskaintzea da helburua.

Parte hartzerako, sentsibilizaziorako eta integraziorako beste lau ekintza ere izango dira abendua bitartean. Hala, Laburmetrai emanaldia:Chicas prepago izango da urriaren 5ean; urriaren 12an, eztabaida saioa izango da: Hego Ameriketako defentsoreekin izenburupean; azaroaren 16an, Lunatica liburuaren aurkezpena egingo du Andrea Momoito idazleak; abenduaren 14an, loditasunaren inguruko hitzaldia eskainiko du Mijo Lizarburuk.

Horretaz gain, literatura feministako taldea eta Empalabramiento emakumeen ahalduntzerako gaitasunak lantzeko proiektuak ere eskainiko dira irailetik aurrera.

 

Izen ematea hilaren 19tik 30era

Ikasturte berriko Jabetze Eskolako eskaintzan izena emateko epea irailaren 19tik 30era bitartean izango da zabalik. Beste ekintzetarako izen emateak zabalik jarraituko du taldea osatu edo ekintza burutu bitartean.

Ekintzen inguruko informazio osatua aste honetan banatuko da herriko etxe guztietara. Hala ere, informazio gehiago behar duenak edo izena eman nahi duenak Emakume Txokora (Goiko kale 12, behea ) jo dezake astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara bitartean. 943-15 70 55 eta 688 151 000 telefonora deitu edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera ere idatz dezakete. 
Ikusi ikasturte berrirako eskaintza osoaren inguruko informazioa

Beste hainbat zerbitzu

Genero berdintasuna bermatzeko eta parekidetasunaren balioekin bat egiten duten hainbat zerbitzu eskaintzen ditu udalak parekidetasun arlotik. Horietako hainbat Emakume Txokoaren bidez eskaintzen dira eta zerbitzu konfidentzialak, profesionalak eta doakoak dira. Hala, Plax sexu aholkularitza zerbitzua, aholkularitza juridikoa, erreminten mailegua, liburutegi feminista eta gune informala abian dira, herritarren beharrei erantzuteko.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea