wrapper

Parekidetasuna sub

Azken bi asteotan Euskal Herrian jazotako indarkeria sexista kasu larrien aurrean kezka azaldu nahi du Azpeitiko Udalak. Urte hasiera gogorra izan da. Azken bi asteotan hiru kasu oso larriren berri izan dugu. Azken biak atzo ezagutu genituen: Alde batetik, Burlatako gizon batek bere emaztea hil eta gorpua ibaira bota zuela deklaratu zuen; eta gaur oraindik gorpuaren bila dabiltza. Eta, beste aldetik, Valentzian dispertsatuta duten Sara Majarenas presoaren alabari aitak egindako eraso bortitzak hitzik gabe utzi gaitu.

Pasatu den astean, berriz, Portugaleten semeak 93 urteko ama hil zuen. Hiru kasu horiek erakusten digute indarkeria sexistak badituela hamaika ertz eta erpin, eta giza eskubideen urraketa larriak direla guztiak ere. Bide horretan, Azpeitiko Udalak eskubide urraketa horiek salatzen segitzeaz gain, bere gain dagoen guztia egiten jarraituko du horrelako kasurik gerta ez dadin, ez Azpeitian eta ez beste inon. Horretarako, orain artean bezala, bere esku dauden baliabide guztiak jartzen jarraituko du.

Azpeitiko Udalak beste behin ere eraso horiek salatzeko egingo diren ekimenekin bat egiten du, eta herritarrei ere dei egiten die datozen ekimekin bat egin eta giza eskubideen salaketan parte aktibo izateko.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea