Urte asko pasa dira Azpeitiko Udalak emakumeen eta gizonen berdintasunaren bidean urrats sendoak ematea erabaki zuenetik. Norabide horretan hainbat proiektu landu izan dira, adibidez Berdintasun Plana. Azken urte hauetan ordea, berdintasun politikek garapen handia izan dute bai nazioarte mailan, baita Euskal Herri mailan ere, eta honek bere islada izan du onartu diren legeetan. Azpeitiko Udala ere egoera berrietara egokitzen joan da, eta ondorioz maisntreaming estrategia garatzeko helburua Azpeitia 2025 Plan Estrategikoan txertatu zuen. "Oraingoaz beste urrats bat eman nahi izan dugu, eta aho batez onartu dugu estrategia martxan jartzeko konpromisoa. Udala berriro aitzindaria izango da, eta Donostia eta Tolosa bezalako herriekin batera emango dugu pauso hau. Foru Aldundiaren laguntzarekin. Eredu izan nahi dugu beste herrientzat eta bai herritarrentzat ere. Estrategia hau martxan jarrita udal kudeaketa gardenagoa izango da, juxtuagoa, herritar guztien beharretara egokituagoa, eta finean, eraginkorragoa", agertu du Leire Etxaniz Parekidetasun zinegotziak.
- ARDURADUN POLITIKOA
Idoia Arrizabalaga - ARDURADUN TEKNIKOA
Edurne Aranbarri - HELBIDEA
Enparantza Nagusia, 5 - TELEFONOA
943 15 79 28 - POSTA ELEKTRONIKOA
parekidetasuna@azpeitia.eus
Genero ikuspegia udal jarduera osoan txeratzeko konpromisoa hartu du Udalak
- 28/04/2015