Parekidetasun Sailaren helburu nagusia jendarte eredu justuago eta parekidago bat eraikitzea da. Helburu hori lortzeko Udaletik berdintasun politika publikoak diseinatu eta garatzen ditugu.
Bi norabideetan lan egiten dugu. Batetik udal barrura begira, sail guztietan genero ikuspegia txertatzeko urratsak ematen dihardugu. Honela, Udaleko sail guztietan garatzen diren politikek emakume eta gizonen arteko berdintasunaren bidean eragin positiboa izan dezaten.
Bestetik jendartean eragin nahi dugu, jendarteko arlo guztietan emakume eta gizonen arteko ezberdintasun eta desoreka egoerak identifikatu eta zuzentzeko programa, plan eta proiektuak bultzatzen ditugu. Horretarako tokapeku bikaina bihurtu zaigu Emakumeen Txokoa, herritar guztientzat irekitako gunea.
Jendarteko arlo guztietan emakumeek bizi duten zapalkuntza egoera ezberdinak identifikatzeko tresnak eskaini, eta jabetze prozesuen bitartez emakumeak subjektu aktibo bihurtu nahi ditugu.( kulturan, ekonomian, pilitikan, hezkuntzan, osasunean, familian, e.a.)
- ARDURADUN POLITIKOA
Leire Goenaga - ARDURADUN TEKNIKOA
Malen Aldalur Azpillaga - HELBIDEA
Enparantza Nagusia, 5 - TELEFONOA
943 15 79 28 - POSTA ELEKTRONIKOA
parekidetasuna@azpeitia.eus