wrapper

Eguraldiaren eraginez, ibilbide laburragoa egingo dute erregeek

Eguraldiaren eraginez, ibilbide laburragoa egingo dute erregeek

Eguraldi txarra dagoela ikusita, Errege Magoen kabalkadaren ibilbidea laburtzea erabaki du udalak. 19:00ak aldera aterako dira igerilekutik, eta zuzenean plazara etorriko dira.

Leer más
Aurrez Aurre taldeak badu logoa

Aurrez Aurre taldeak badu logoa

Herriko hiru ikastetxetako 723 ikaslek hartu dute parte lehiaketan, eta Arhane Goenagak egindako marrazkia aukeratu dute.

Leer más
Urtarrilaren 8tik aurrera, itxita egongo da 1766ko Matxinada kalea ibilgailuentzat

Urtarrilaren 8tik aurrera, itxita egongo da 1766ko Matxinada kalea ibilgailuentzat

 Anbulatorio ondoko zubiaren irisgarritasuna hobetzeko lanei ekingo die udalak astelehenean. Lanek bi hilabete eta erdiko iraupena izatea aurreikusten da; ondorioz, epe horretan, trafikoa itxita egongo da ibilgailuentzat.

Leer más
Jantziak eta karrozak estreinatuko dituzte Errege Magoek

Jantziak eta karrozak estreinatuko dituzte Errege Magoek

Jantzi berriekin iritsiko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar errege magoak, aurten, Azpeitira. Horrez gain, karroza dotore berri banaren gainean egingo dute kalez kaleko ibilbidea.

Leer más
Inar optikak irabazi du 12. Erakusleiho Lehiaketa

Inar optikak irabazi du 12. Erakusleiho Lehiaketa

Zein baino zein ederrago daude egunotan Azpeitiko dendetako erakusleihoak. Izan ere, 29 saltokik parte hartu dute Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatari elkarteak antolatzen duten erakusleiho lehiaketan. Sari nagusia Inar optikarentzat izan da, eta bigarren eta hirugarren geratu dira, hurrenez hurren, Kotoi mertzeria eta Irene Altuna loradenda.

Leer más
Udal eraikin, denda eta tabernetako telefonoak erabili ahal izango dituzte gaztetxoek, mugikorra izateko adina atzeratzeko

Udal eraikin, denda eta tabernetako telefonoak erabili ahal izango dituzte gaztetxoek, mugikorra izateko adina atzeratzeko

Mugikorra izateko adina atzeratzeko helburuarekin, Aurrez Aurre taldeak, Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatarien elkarteak egitasmo berri bat jarri dute martxan. Beharra dutenean, udal eraikin, saltoki eta ostalaritzako guneetako telefonoetatik deitzeko aukera emango zaie gaztetxoei, mugikorra erabiltzeko edo gainean eramateko premiarik izan ez dezaten. Egitasmoarekin bat egiten duten saltokiek pegatina bat izango dute erakusleihoan. Sartu eta telefonoa eskatu, besterik ez dute egin behar gaztetxoek.

Leer más
Haurren ilusioa areagotzera dator Gabonetako aisialdi eskaintza

Haurren ilusioa areagotzera dator Gabonetako aisialdi eskaintza

Urtez urte, gero eta zabalagoa da Azpeitiko Udalak eta herriko eragileek Gabon garairako prestatzen duten aisialdi eskaintza. Ilusio handiko egunak izaten dira herriko haur eta gaztetxoentzat, eta egun horiek are bereziago egitea da udalaren nahia. Horregatik, Mari Domingiren eta Olentzeroren etorreraz nahiz Errege Magoen kabalgataz gain, beste hainbat jardueraz gozatzeko aukera egongo da abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra bitartean.

Leer más
Ura moztuko dute Garmendigainetik Urrestillara arteko tartean

Ura moztuko dute Garmendigainetik Urrestillara arteko tartean

Garmendigain industrialdetik hasi eta Urrestillara arte (biak barne), ur hornidura moztuta egongo da gaur arratsaldean, 15:30etik 17:00etara.

Leer más
Joxean Aranetak, Ibai Angulok eta Elene Vilesek jaso dituzte Urteko Kirolaria sariak

Joxean Aranetak, Ibai Angulok eta Elene Vilesek jaso dituzte Urteko Kirolaria sariak

Herrian dagoen kirol eskaintzaren erakusle dira gaur (abenduak 16) banatutako Urteko Kirolaria sariak. Sanagustin kulturgunean izan da sari banaketa, eta han izan dira herriko hainbat eta hainbat kirol taldetako ordezkariak.

Leer más