wrapper

Abian da txikizkako merkataritzari laguntzeko zenbait zerbitzuren eta hornigairen lizitazioa

Abian da txikizkako merkataritzari laguntzeko zenbait zerbitzuren eta hornigairen lizitazioa


Merkatuei, hirigune komertzialei, salerosketa ez-sedentarioari eta merkaturatzeko bideei laguntzeko NEXT funtsen barruan, Azpeitiko Udalak zenbait zerbitzuren eta hornigairen lizitazioa jarri du martxan. Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 14an amaituko da.

Leer más
Trikitia izango da aurtengo haurren karrozaren gaia

Trikitia izango da aurtengo haurren karrozaren gaia

Urtarrilaren 20an, San Sebastian Egunez, Azpeitian egiten den haurren danborrada dela eta, Azpeitiko Udalak datorren urterako karrozaren diseinua egiteko proiektuen lehiaketa antolatu du. Trikitia izango da karrozaren gaia, eta azaroaren 30erako aurkeztu beharko dira proiektuak.

Leer más
Agerraldi jendetsua, euskararen aurkako oldarraldia salatzeko

Agerraldi jendetsua, euskararen aurkako oldarraldia salatzeko

Herriko hainbat eragilek eta herritarrek agerraldia egin zuten, atzo, Azoka plazan, hizkuntza politika aurrerakoiak mugatzeko eta herritarron hizkuntza eskubideak murrizteko azkenaldian izan diren epaiak salatzeko. “Nahikoa da! esateko bildu gara Azoka plazan. Euskal Herrian euskaraz bizi nahi dugu, edozein alorretan bizi ere. Euskaldunok horretarako eskubidea dugu, eta hori ahalbidetzeko neurriak hartzen gabiltza”, esan zuten. Horrek ez dakarrela euskaldun ez direnen eskubideak murriztea gaineratu zuten.

Leer más
Adimen emozionalari buruzko tailerra, Basazabalen

Adimen emozionalari buruzko tailerra, Basazabalen

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Treba Gazteak programaren barruan, adimen emozionalari buruzko tailer bat antolatu du Azpeitiko Udalak. Adimen emozionala: zer da sentitzen dudana? galdera izango dute ardatz partaideek. Azaroaren 8an izango da, 17:30etik 20:30era, Basazabalen. 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta Ainhoa Urretagoienak gidatuko du.

Leer más
Santo Tomas egunean postuak jartzeko eskaerak, azaroaren 15era arte

Santo Tomas egunean postuak jartzeko eskaerak, azaroaren 15era arte

Santo Tomas egunean txorizo postua jarri nahi dutenek nahiz barazki, fruta, lore, ogi edo etxeko produktuen posturen bat jarri nahi dutenek azaroaren 15a baino lehen egin beharko dute eskaera. Udalaren web orriaren bidez egin daiteke tramitazioa, edo, bestela, aurrez aurre, udaletxean.

Leer más
Zabalik dago Kirol sarietarako hautagaiak aurkezteko epea

Zabalik dago Kirol sarietarako hautagaiak aurkezteko epea

Ohi bezala, Azpeitiko Udalak, Kirol Mahaiaren lankidetzarekin, Kirol sariak banatuko ditu abenduan, eta hautagaiak aurkezteko epea zabaldu du. Azaroaren 15era arteko epea izango dute kirol taldeek nahiz herritarrek beren proposamenak egiteko.

Leer más
Eraberrituta dator sexu, genero eta bikote aholkularitza zerbitzua

Eraberrituta dator sexu, genero eta bikote aholkularitza zerbitzua

2012tik eskaintzen du Azpeitiko Emakumeen Txokoak hezkuntza eta sexualitate aholkularitza zerbitzua. Hasieratik, herritarren kezkak eta nahigabeak bideratzeko asmoa izan du, betiere genero ikuspegia kontutan hartuta. Ikasturte honetan, zerbitzua eraberrituta eta izen berriarekin dator: Lardaxka sexu, genero eta bikote aholkularitza izenpean hasiko da martxan.

Leer más
Santu Guztien Egunari begira, aldaketak hilerrirako bidean

Santu Guztien Egunari begira, aldaketak hilerrirako bidean

Santu Guztien Eguna da asteazkenean, azaroak 1, eta hilerrirako bidean ohi baino trafiko handiagoa egongo denez, errepidea egokitu egingo da. Txaribarko Errebaletik hilerrirako bidea hilerrira igotzeko noranzkorako bakarrik izango da irekita. Jaitsiera, Takolo baserritik behera, Etxe Alai kaletik, egin beharko da. Etxe Alaitik hilerrira joateko bidea bi noranzkoetan izango da zabalik.

Hilerri aurreko ohiko aparkaleku txikiaz gain, Sakona etxaldean autoak uzteko aukera ere izango da. Era berean, azaroaren 2ra arte, komun bat jarriko da hilerrian.

Leer más
Antxietaren bizitzan sakonduz

Antxietaren bizitzan sakonduz

500 urte dira Joanes Antxieta musika konpositore azpeitiarra hil zenetik, eta haren bizitza hobeto ezagutzeko aukera izan zen, atzo, Basazabal jauregian. Dozenaka herritar elkartu ziren, eta Ignacio Arakistain musikari eta ikertzaile azpeitiarrak gidatuta, Antxietaren bizitzaren hainbat alderdi jorratu zituzten zenbait adituk: Ion Bagues Eresbil Musikaren Euskal Artxiboko zuzendari ohi eta euskal ondarearen adituak Antxietaren biografiaren xehetasunak eman zituen; Pello Leiñena Eresbileko gaur egungo zuzendariak Antxietari eskainita sortu berri duten web orria aurkeztu zuen; eta Iñigo Alberdi Bilboko Koral elkarteko zuzendariak Antxietaren ondarea kudeatzeko proposamen batzuk egin zituen.

Leer más
Mugen digitalizazioari buruzko bilerak egingo dira azaroaren 8an

Mugen digitalizazioari buruzko bilerak egingo dira azaroaren 8an

Landa lurren mugak zehaztu, eguneratu eta digitalizatzeko lanetan ari da Azpeitiko Udala, mugen gaineko ezagutza bermatzeko asmoz. Horretarako, azaroaren 8an, 11:00etan eta 18:00etan, bilerak egingo ditu udalerriko 02, 03, 04 eta 06 poligonoetako landa lursailen jabeekin, Azoka Plazako lehen solairuko eraikinean.

Leer más