wrapper

Oharrak

Ekainaren 18an egingo da Esklabak-Iturzuloko bigarren faseko babestutako etxebizitzen zozketa

Ekainaren 18an egingo da Esklabak-Iturzuloko bigarren faseko babestutako etxebizitzen zozketa

Zozketa Soreasu antzokian egingo da 19:00etan hasita. Antzokira sarrea mugatua izango da, 250 lagun, aforoaren %50a, prebentzio neurri guztiak hartzeko helburuarekin, eta pilaketarik ez egiteko aurrez izena eman beharko da eta zozketa egingo da izena ematen dutenen artean. Udalak bere webgunean zuzenean ere eskainiko du zuzenean zozketa. Onartuei zozketa zenbakiekin gutunak gaurtik aurrera iritsiko zaizkie. 

Leer más
Haurren eta menpekotasuna duten pertsonen zaintzarako kontratazioetarako diru laguntzak abian jarri ditu Udalak

Haurren eta menpekotasuna duten pertsonen zaintzarako kontratazioetarako diru laguntzak abian jarri ditu Udalak

Hezkuntza eragileekin elkarlanean udalekurik ez antolatzea erabaki du Udalak. Familiei zuzenduta, ordea, 0-14 urte bitarteko haurren eta menpekotasunen bat duten pertsonen zaintzarako kontratazioak diru lagunduko ditu. Familiei kontziliaziorako baliabideak eskaintzeaz gain, zaintza lanak balioan jarriz eta herritarren kontratazioa bultzatuz ekonomia sustatzea ere bada helburua.

Leer más
Astelehenean zabalduko da berriro 'Azpeitia Zaindu' bonoak erosteko aukera

Astelehenean zabalduko da berriro 'Azpeitia Zaindu' bonoak erosteko aukera

Ekimenak izandako arrakastaren ostean, beste 1.500 bono jarriko dituzte salgai Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak.

Leer más
1,7 milioi eta 12 lan lerroko Sustapen Ekonomikorako Plan Integrala adostu du Azpeitiko Udalak

1,7 milioi eta 12 lan lerroko Sustapen Ekonomikorako Plan Integrala adostu du Azpeitiko Udalak

Ostegun arratseko ez-ohiko plenoan Sustapen ekonomikorako Plan integrala onartu zuen Azpeitiko udalak aho batez. Plan honen helburua da COVID-19ak eragindako kalte pertsonal eta ekonomikoak arintzeko laguntza lerroei marko bat eskaintzea; irizpideak ezartzea.

Nagore Alkorta alkateak azaldu zuen orain artean hartutako berehalakotasuna eskatzen zuten laguntza lerroez gain, epe-ertainerako ekintza plana ere biltzen duela: “Alarma egoerak sortutako kalteak arintzeko urgentziazko erabakiak hartu behar izan ditu udalak, herritarren bizi kalitatean ahalik eta eragin txikiena jasan dezan. Orain, ordea, aurrera begira erabakiak hartzeko ordua da”.

Alarma egoeraren lehen bi hilabeteetan "momentuko behar eta eskaerei erantzun azkarra" ematea izan da udalaren helburua: "Udala da herritarrengandik gertuen dagoen erakundea, eta zain egon gabe erantzun beharra dugu", adierazi du.

Aurkeztutako plana bizia da, hau da, filosofia edo ildo bat markatzea da helburua, oraindik ere pandemiak zer ekarriko eta sortuko duen ezin baita jakin. Hala ere, 12 lan lerroko ekintza plana osatu dute, arlo ezberdinei erantzuna emateko: "Herritarren ekonomian eragiteaz gain, tokiko ekonomia eta industria bultzatzeko baliabideak jartzea da helburua". Epe ertainean, martxan jarri gabe dauden lerroak banan-banan abian jartzea izango da Udal Gobernuaren lana.

Elkarlana abiapuntu


Plana adostasun osoz onartu da, eta osatu ere elkarlanean egin da: “Herriak eta momentuak alderdion elkarlana eskatzen dute, eta plana osatzeko bilerak egin ditugu eta ekarpenak jaso ere egin ditugu. Eta hori eskertu nahi dut”, gaineratu du. Urrats garrantzitsutzat jo du Alkortak elkarlanerako emandako pausoa: "Pozgarria da horrelako gai garrantzitsu batean bat egitea. Hitz eginez akordioak lortzeko gai garela erakutsi dugu. Eta egoera konplikatu honi erantzuna emateko baliabideak eta aukerak ditugu".

Amaia Etxeberria oposizioko eledunak ere "pozgarritzat" jo du izandako elkarlana: "Orduak sartu ditugu plan hau adosteko eta gure hainbat proposamen aintzat hartu dira. Etorri den ekaitzari aurre egiteko aterki bat sortu dugu, eta ados gaude". Dokumentu irekia denez eta puntu batzuetan ados ez egon arren, aurrera, elkarlanean egiteko aukera dagoela adierazi du: Adibidez, turismo arloan. Arlo hori sustatzeko proiektua lantzeko erronka jaso dutela adierazi du "elkarlanean errazagoa" dela herrirako lan egitea.

 

Ikusi Ekonomia Sustatzeko Plan Integrala

 

12 lerroko ekintza planaren

AURREKONTUA

1.- Zaintzarako laguntzak

300.000,00€

2.- Txikizkako komertzio nahiz ostalaritza eta antzeko establezimenduentzako diru-laguntzak

300.000,00€

3.- Gizarte-bazterkeriako eta behar larriko egoerei aurre egiteko norbanako eta familientzako udal laguntzak

362.000,00€

4.- COVID-19 birusak kaltebera ekonomikoan utzi dituen herritarren errenta nahiz mailegu gastuei erantzuteko diru-laguntza deialdia

80.000,00€

5.- Babes publikoko etxebizitzetako maizterrak errenta ordaintzetik salbuestea

 

6.- Alokairurako diru-laguntzen deialdi orokorra

100.000,00€

7.- Udal zergen ordainketen atzerapena

0

8.- Tokiko kontsumoa sustatzeko bonoak eta ekimen hau eta antzekoak babesteko komunikazio kanpaina

50.000,00€

9.- Etxeko gastuak finantzatu eta aldi berean gremioak mugitzen dituzten jarduerak diruz laguntzea: etxebizitzetako energia aurrezteko jarduerak…

40.000€

10.- Herriko ekonomia sustatzeko diru-laguntzak:

 

10.1.-Merkataritza arloan eta lehen sektorean enplegua eta ekonomia sustatzera bideratutako diru-laguntzak

175.000,00€

10.2.-Industria proiektu estrategiko edo berritzaileen bitartez enplegu sustapena finantzatzera bideratutako diru-laguntzak

160.000,00€

10.3.-Ekintzailetasuna sustatuz, bereziki gizarte ekonomian eta izaera estrategikoa edo berritzailea duten jardueretan enpleguaren sorrera bultzatzeko diru-laguntzak

65.000,00€

11.- Langabezian dauden pertsonen kontrataziorako laguntzak

75.000,00€

12.- Formaziorako laguntzak

25.000,00€

KALKULATUTAKO AURREKONTUA, GUZTIRA

1.700.000€

Leer más
Herritarrek asteazkenetik ostiralera izango dute maskarillak jasotzeko aukera

Herritarrek asteazkenetik ostiralera izango dute maskarillak jasotzeko aukera

Herritar bakoitzarentzat maskarilla berrerabilgarri bat jaso dezake Azpeitian. Azpeitiko Udalak eskkuratu eta boluntario sarearen bidez hasi ziren pasa den astean banaketarekin, eta aste honetan ere asteazkenetik ostiralera 18:30etik 20:30era izango dira 14 postu. Pasa den astean herritar erdiek baino gehiagok eskuratu zuten beren maskarilla. 

Leer más
Herritarrek asteazkenetik ostiralera izango dute, aste honetan, maskarillak jasotzeko aukera

Herritarrek asteazkenetik ostiralera izango dute, aste honetan, maskarillak jasotzeko aukera

Herritar bakoitzarentzat maskarilla berrerabilgarri bat jaso dezake Azpeitian. Azpeitiko Udalak eskkuratu eta boluntario sarearen bidez hasi ziren pasa den astean banaketarekin, eta aste honetan ere asteazkenetik ostiralera 18:30etik 20:30era izango dira 14 postu. Pasa den astean herritar erdiek baino gehiagok eskuratu zuten beren maskarilla. 

Leer más
Maskarillak jasotzeko aukera asteazkenetik ostiralera izango dute, aste honetan, herritarrek

Maskarillak jasotzeko aukera asteazkenetik ostiralera izango dute, aste honetan, herritarrek

Herritar bakoitzak maskarilla berrerabilgarri bat jaso dezake Azpeitian. Azpeitiko Udalak eskuratu eta boluntario sarearen bidez hasi ziren pasa den astean banaketarekin; aste honetan ere asteazkenetik ostiralera 18:30etik 20:30era izango dira 14 postu. Pasa den astean herritar erdiek baino gehiagok eskuratu zuten beren maskarilla. 

Leer más
Herriko ekonomia sustatu eta herritarren erosketetan bultzada emateko 'Azpeitia zaindu' bono kanpaina abian

Herriko ekonomia sustatu eta herritarren erosketetan bultzada emateko 'Azpeitia zaindu' bono kanpaina abian

Bonoen kanpaina honek bi helburu nagusi ditu; bertako merkataritza eta ostalaritza txikia sustatzea Covid-19ak sortutako kalteen aurrean eta herritarrei beren erosketak egiteko laguntza edo pizgarria ematea. Herriko merkatari eta ostalari guztiek har dezakete parte kanpaina honetan, eta dagoeneko eman dezakete izena Bertanen bidez.

Leer más
Herritar guztiek jaso ahal izango dute maskarilla gaurtik aurrera

Herritar guztiek jaso ahal izango dute maskarilla gaurtik aurrera

Atzo banatu ziren 65 urtetik gorakoen artean lehen maskarillak. Lehen egunean, 65 urtetik gorako herritarren gehiengoak jaso zuen maskarilla; 2.000tik gora banatu ziren. Hori ikusita, gaurtik aurrera herritar guztiek jaso ahal izango dute, bakoitzari dagokion postuan.

Leer más
Bihartik ostiralera jarriko dira  65 urtetik gorakoek maskarillak jasotzeko postuak

Bihartik ostiralera jarriko dira 65 urtetik gorakoek maskarillak jasotzeko postuak

14 postu jarriko dira herri osoan maskarillak banatzeko. Karreretan jarri dira auzo bakoitzeko bizilagunek zein postutan eskuratu ahal izango duten maskarilla.Jende pilaketak ekiditeko deia egin die Josu Labaka Zerbitzu Orokorretako zinegotziak: “Hiru egun dituzte 65 urtetik gorakoek maskarilla jasotzeko eta lasaitasuna eskatu nahi diegu. Jende asko dagoela ikusiz gero, beranduago edo hurrengo egunean joatea gomendatzen diegu”.

Leer más

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information