wrapper

Ikasketen homologazioari buruzko saioa izango da azaroaren 20an

Ikasketen homologazioari buruzko saioa izango da azaroaren 20an

Azaroaren 20an, astelehena, 15:30ean, Azpeitiko Udalak antolatuta, atzerriko ikasketen homologaziorako informazio saioa eskainiko dute Bidez Bide elkarteko kideek. Beren jatorrizko herrialdeetan egindako ikasketak baliozkotu nahi dituzten pertsonei bideratutako saioa da. Hau da, ikasketak egin izanaren agiriaren onarpen ofiziala nola lortu azalduko da.

Leer más
Perretxikoko aparkalekua, berriro zabalik

Perretxikoko aparkalekua, berriro zabalik

Urriaren erdialdean hasi zituzten Perretxikoa izenez ezagutzen zen eraikina eraisteko lanak (Jose Artetxe kalean), eta, ordutik, itxita egon da eraikinaren ondoko aparkalekua. Behin botata, berriro ere autoak aparkatzeko aukera egongo da.

Gune horretan, adinekoentzako zentroa egingo da, baina lanak hasi bitartean aparkalekua izaten jarraituko du. 

Leer más
​ Nafarroako hilketa matxista salatzen du udalak

​ Nafarroako hilketa matxista salatzen du udalak

Nafarroan eraildako 7 urteko haurraren hilketa salatu nahi du udalak. Indarkeria bikarioko kasua dela egiaztatuko balitz, hamabi lirateke 2003tik Euskal Herrian bortxa matxistaren ondorioz hildako haurrak. Hildakoaren senitarteko zein gertukoei bere elkartasuna adierazteaz gain, hilketa salatzeko mugimendu feministak antolatu ditzakeen mobilizazioekin bat egiten du udalak.

Leer más
Eguraldiagatik, astelehenera atzeratu dituzte Oñazko errepideko lanak

Eguraldiagatik, astelehenera atzeratu dituzte Oñazko errepideko lanak

Eguraldi txarra dago iragarrita biharko, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak astelehenera (azaroak 13) atzeratu ditu Oñazko errepideko lanak. Astelehenean, asfaltatze lanak egingo dituzte GI-3181 errepideko 2,850 eta 2,890 KP-en artean. Lan horiek egiteko, errepidea itxita egingo da ordu tarte batzuetan.

Hain zuzen ere, 9:00etatik 13:00etara eta 14:30etik eta 18:00etara arituko dira lanean, eta bizilagunei goizeko lehenengo orduan, eguerdian eta lanak bukatutakoan bakarrik utziko zaie handik igarotzen.

Leer más
Aho batez onartu dute indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko protokoloa

Aho batez onartu dute indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko protokoloa

Azaroko ohiko udalbatzarra egin dute gaur, eta EH Bilduko nahiz EAJko zinegotzien adostasunarekin onartu dute indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko bigarren erakunde arteko protokoloa. Besteak beste, bi dokumentu biltzen ditu protokoloak: alde batetik, indarkeria matxista kasuetan emakumeen arreta hobetzeko erakundeen arteko (Azpeitiko Udala, Osakidetza eta Ertzaintza) koordinazioa nola egin zehazten duen dokumentua, eta, bestetik, udalak indarkeria matxista kasuen aurrean salaketa publikoa egiteko gauzatu beharreko jarduketei buruzko dokumentua.

Leer más
Txorizoa, ardoa eta gazta dastatzeko aukera izango da 16. Ardo Dastaketa Egunean

Txorizoa, ardoa eta gazta dastatzeko aukera izango da 16. Ardo Dastaketa Egunean

Ardoa eta txorizoa izango dira protagonista, larunbatean, Azpeitiko plazan: 16. aldiz egingo da Ardo Dastaketa Eguna, eta hamalau upategik parte hartuko dute. Horrekin batera, 9. Euskal Herriko Txorizo Egosi Lehiaketa ere izango da, eta 22 harategi ariko dira lehian. Gaur eman dituzte egitarauari buruzko xehetasunak Mikel Odriozola Azpeitiko Udaleko Festa batzordeburuak, Valentin Odriozola Edertoko ordezkariak, Ainhoa Maiztegi Gipuzkoako Merkatarien Federazioko kideak eta Gaixo eta Elbarrien Aisialdi Taldeko ordezkariek.

Leer más
Aurrekontu parte hartzaileetan, aurrez aurreko batzarrak indartuko ditu Azpeitiko Udalak

Aurrekontu parte hartzaileetan, aurrez aurreko batzarrak indartuko ditu Azpeitiko Udalak

Aurrekontuak eta parte-hartzea lotuta doaz Azpeitian. Azken urteetan, hainbat bide jarri izan ditu udalak herritarren ekarpenak jasotzeko, eta lan egiteko modu hori indartu egingo du aurten, aurrez aurreko harremanei garrantzi handiagoa emanez. Hain zuzen ere, landa eremuko auzoetan ez ezik, herrigunekoetan ere batzarrak antolatu ditu. Hamaika izango dira guztira: Aratz-errekan, Loiolan, Urrestilan, Matxinbentan, Nuarben, Lasaon, Oñatzen, Elosiagan, Sanjuandegin, Alde Zaharrean eta erdigunean.

Leer más
Asteartean, azaroak 7, azaroko ohiko plenoa egingo da

Asteartean, azaroak 7, azaroko ohiko plenoa egingo da

Datorren asteartean, azaroak 7, azaroko ohiko plenoa egingo da; 19:00etan hasiko da, udaletxeko pleno aretoan. Besteak beste, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko bigarren erakunde arteko protokoloa landuko da.

Leer más
Jordi Savall eta Les Concert des Nations ikustera joateko autobusa, doan

Jordi Savall eta Les Concert des Nations ikustera joateko autobusa, doan

Kursaal Eskura egitasmoari esker, autobusa egongo da Jordi Savall zuzendariak eta Le Concert des Nations orkestrak Donostiako Kursaalen eskainiko duten kontzerturako. Kontzertua azaroaren 14an, asteartea, izango da, 19:30ean. Hara joateko autobusa, berriz, 18:15ean aterako da anbulatorio aurretik. Autobusa doakoa izango da, baina beharrezkoa da izena ematea, azaroaren 8a baino lehen. Izena emateko, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi edo 943157068 zenbakira deitu behar da.

Leer más
Abian da txikizkako merkataritzari laguntzeko zenbait zerbitzuren eta hornigairen lizitazioa

Abian da txikizkako merkataritzari laguntzeko zenbait zerbitzuren eta hornigairen lizitazioa


Merkatuei, hirigune komertzialei, salerosketa ez-sedentarioari eta merkaturatzeko bideei laguntzeko NEXT funtsen barruan, Azpeitiko Udalak zenbait zerbitzuren eta hornigairen lizitazioa jarri du martxan. Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 14an amaituko da.

Leer más