wrapper

Asteartean egingo da martxoko ohiko udalbatzarra

Asteartean egingo da martxoko ohiko udalbatzarra

Asteartean, martxoak 5, martxoko ohiko udalbatzarra egingo da, 19:00etan hasita. Besteak beste, Amue 11. Hirigintza Eremuko Plan Bereziari behin betiko onarpena ematea eta inauterietan gertatutako sexu erasoen prozedura judizialean herri akusazio gisa aurkeztea landuko dira. Leer más
Gurasoei, adingabeei eta profesionalei zuzendutako orientazio, detekzio eta esku hartze goiztiarrerako zerbitzua aurkeztu du udalak

Gurasoei, adingabeei eta profesionalei zuzendutako orientazio, detekzio eta esku hartze goiztiarrerako zerbitzua aurkeztu du udalak

Bi programak osatzen dute zerbitzua: alde batetik, eskoletan egiten den esku hartze goiztiarrak; bestetik, nerabe eta gurasoentzako orientazio zerbitzuak. Berria da nerabe eta familientzako orientazio zerbitzua; Gaztelekuan egongo da, eta familia barruko komunikazio arazoei, nerabeek izan ditzaketen krisi edo zalantza egoerei eta abarri buruzko arreta emango du. Leer más
Matazak ibilbidea, autodefentsa ikastaroa, mahai ingurua eta hitzaldi-tailerra izango dira Martxoaren 8aren bueltan

Matazak ibilbidea, autodefentsa ikastaroa, mahai ingurua eta hitzaldi-tailerra izango dira Martxoaren 8aren bueltan

Emakume Langileen Nazioarteko Eguna izango da datorren ostiralean. Mugimendu feministak egun horretarako antolatutako mobilizazio eta ekimenetan parte hartzera dei egingo du Azpeitiko Udalak. Horrez gain, Parekidetasun Sailak eta Emakumeen Txokoak hainbat ekintza antolatuko dituzte martxoan zehar. Leer más
Itxi egin dute GI-631 errepidea Ezkuzta parean

Itxi egin dute GI-631 errepidea Ezkuzta parean

Udaltzaingoak aholkatu du ibai ondoan dauden lur azpiko garaje guztietatik ateratzeko ibilgailuak. Iraurgi ikastetxearen Santutxoko eraikineko aparkalekua irekita egongo da hara eraman ahal izateko ibilgailuak. Leer más
Gernikako arbolaren kimu bat landatu dute Foru Pasealekuan

Gernikako arbolaren kimu bat landatu dute Foru Pasealekuan

Joan den azaroaren 22an, haizeak bota zuen Done Jakue kalean zegoen Gernikako arbola. Zuhaitz historikoa zen, duela ehun urte baino gehiago landatu baitzuten. Imanol Eliasen Efemerideak liburuan ageri denez, 1905ean ekarri zuten Gernikako arbolaren kimua herrira, eta 1912an erabaki zuten Done Jakuen jartzea.Zuhaitza erori egin zela jakin ostean, herritar batek Azpeitiko Udalari jakinarazi zion etxean Gernikako arbolaren bi kimu zituela, eta prest zegoela bat emateko udalak landa zezan. Leer más