wrapper

Itsaspeko bizitza ezagutzeko aukera, zinemaren bidez

Itsaspeko bizitza ezagutzeko aukera, zinemaren bidez

Azpeitia izango da Cimasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren hurrengo geltokia. Apirilaren 10ean, 17an eta 24an, itsaspeko munduari buruzko hainbat film ikusteko aukera egongo da Soreasu antzokian; horrez gain, apirilaren 11tik 21era arte, argazki erakusketa bat egongo da ikusgai Sanagustin kulturgunean. Leer más
Hiru lan eskaintzaren deialdiak egin ditu udalak

Hiru lan eskaintzaren deialdiak egin ditu udalak

Azpeitiko Udalak lanaldi osoko hiru lanposturen eskaintzak egin ditu: energia bulegoko arduraduna, Ekoetxeko ingurumen hezitzailea eta turismo bulegoko harreragilea behar ditu. Interesa dutenek Lanbiden eman behar dute izena: apirilaren 7ra arteko epea egongo da ingurumen hezitzaile eta turismo bulegoko harreragile lanpostuen eskaintzetan eta apirilaren 14ra artekoa energia bulegoko arduradun lanpostuan. Leer más
Familia Txokoan jolasteko aukera egongo da Aste Santuan ere

Familia Txokoan jolasteko aukera egongo da Aste Santuan ere

Herriko haurrek toki estali eta goxo batean jolasteko aukera izan dezaten, Aste Santuan ere irekita egongo da kiroldegiko Familia Txokoa. Bihartik astelehenera, goizez bakarrik zabalduko dute: 11:00etatik 12:30era. Pazko astean, datorren asteartetik ostiralera, 11:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 19:30era izango da ordutegia. Apirilaren 6an eta 7an (larunbata eta igandea), eguerdian ez dute itxiko, eta 11:00etatik 19:30era egongo da zabalik. Leer más
Aste Santuan irekita egongo da turismo bulegoa

Aste Santuan irekita egongo da turismo bulegoa

Aste Santuko egunetan Azpeitia ezagutzera etortzen diren bisitariei arreta eman ahal izateko, gaurtik datorren astelehenera arte irekita egongo da turismo bulegoa. Basazabalen dago bulegoa, eta honako ordutegia izango du: gaurtik asteazkenera, 10:00etatik 14:00etara; ostegunetik astelehenera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Leer más
Hauteskunde mahaietako kideak aukeratzeko zozketaren emaitzak, kontsultagai

Hauteskunde mahaietako kideak aukeratzeko zozketaren emaitzak, kontsultagai

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira apirilaren 21ean. Azpeitiko Udalak ezohiko udalbatzarra egin du gaur goizean, mahaietan egon beharko duten herritarrak aukeratzeko zozketa egiteko. Herritarrek dagoeneko kontsulta dezakete mahaian egotea tokatu zaien edo ez. Horretarako, azpeitia.udalak.eus gunera jo behar dute, eta, bertan, dagokion lekuan, nortasun agiriaren zenbakia idatzi. Leer más