wrapper

Hasi dira kalistenia parkea egiten

Hasi dira kalistenia parkea egiten

Kirol azpiegituren eskaintza zabala du Azpeitiak; gero eta kirol mota gehiago praktikatzeko aukera dago herrian. Azpiegituren zerrenda horretan, beste bat izango du laster. Izan ere, herritar talde baten eskaerari erantzunez, kalistenia parkea egiten hasi da udala Loiolako Ignazio Etorbidean. Leer más
Markesina berriak jarriko dituzte Julian Elortzako eta Tren Museoko geltokietan

Markesina berriak jarriko dituzte Julian Elortzako eta Tren Museoko geltokietan

Egoera txarrean zeuden bi autobus geltokiak, eta aste honetan kenduko dituzte. Berriak, berriz, datorren astean jartzea aurreikusten dute. Bien bitartean, karpa bat eta eserleku bat jarriko ditu udalak geltokietan, jendea aterpean egon dadin autobusaren zain. Leer más
Energia fakturak ulertzen laguntzeko tailerra egingo dute asteazkenean

Energia fakturak ulertzen laguntzeko tailerra egingo dute asteazkenean

Herritar askorentzat nahasgarriak izaten dira argindar eta gas fakturak, kosta egiten baita faktura horietan ageri diren kontzeptu batzuk ulertzea. Fakturak ondo ulertzea, ordea, beharrezkoa da norbere kontratu eta kontsumoei buruzko erabaki zuzenak hartzeko. Leer más
Otsailaren 29ra arte eman daiteke izena Lilatoirako autobusean

Otsailaren 29ra arte eman daiteke izena Lilatoirako autobusean

Martxoaren 3an izango da Lilatoia, Donostian, eta Azpeitiko Udalak autobusa antolatuko du joateko. 08:30ean aterako da anbulatorio aurretik; itzulerako autobusa, berriz, 14:00etan izango da Donostian. Leer más
Azpeitiko Udalak dei egiten die herritarrei arratsaldean izango den elkarretaratzean parte hartzera

Azpeitiko Udalak dei egiten die herritarrei arratsaldean izango den elkarretaratzean parte hartzera

Azpeitiko herriak ez du indarkeria matxistarik onartzen. Horregatik, atzo gure herrian izandako sexu erasoen berri izan ostean, eta arreta egokia bideratu zaiela ziurtatu eta gero, Azpeitiko Udalak erabaki du inauterietako programazioa bertan behera uztea eta elkarretaratzera deitzea gaur, 18:30ean, plazan. Leer más

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information