wrapper

Asteartean, apirilak 16, apirileko ohiko udalbatzarra izango da. 19:00etan hasiko da, eta pleno aretoan egingo dute. Besteak beste, 2024ko bigarren kreditu aldaketa egitea aztertuko dute udal ordezkariek.

Gai ordena:

  • Udalbatzak 2024ko martxoaren 5ean eta martxoaren 25ean egindako aktak onartzea.
  • 2024. ekitaldiko bigarren kreditu aldaketa, kreditu gehigarrien bidez
  • Udalaren eta bere erakunde autonomiadunetako lanpostuen zerrenda aldatzea.
  • Urola Erdiko Mankomunitatearen Kontu Batzordean Azpeitiko Udalaren ordezkaria eta bere ordezkoa izendatzea.
  • Alkatetzak 2024ko otsailean emandako ebazpenen berri ematea.
  • Galdera eta erreguak

Udalbatzarraren aurretik, gobernu batzordea izango da, 18:00etan.