wrapper

Herritar askorentzat nahasgarriak izaten dira argindar eta gas fakturak, kosta egiten baita faktura horietan ageri diren kontzeptu batzuk ulertzea. Fakturak ondo ulertzea, ordea, beharrezkoa da norbere kontratu eta kontsumoei buruzko erabaki zuzenak hartzeko.

Ulermen horretan laguntzeko, energia fakturei buruzko tailerra antolatu du Azpeitiko Udalak. Asteazkenean (otsailak 21) izango da, 18:30ean, Basazabal Formakuntza Zentroan. Enherkom energia berriztagarrien komunitateko kideek gidatuko dute saioa, eta, besteak beste, gai hauek landuko dituzte:

• Merkatu erregulatua eta librea.
• Etxeko energia-fakturak (argindarra eta gasa)
• Energia nola aurreztu eta kontsumo arduratsua.

Ordu eta erdi bi ordu ingurukoa izango da tailerra.