wrapper

Treba Gurasoak egitasmoa Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatutako ekimena da. Ekimen horretako hurrengo hitzaldia otsailaren 15ean, 18.00etan, izango da, Azoka Plazako aretoan. Hitzaldiaren izenburua Oinarri sendoak 0-3 urte bitartean izango da, eta Nerea Mendizabalek eskainiko du.

Itzulpen-zerbitzua egongo da Telegram bidez (bakoitzak bere mugikorrean izan beharko du instalatuta).

Doakoa izango da, eta dagoeneko eman daiteke izena (hitzaldira joateko, ez da ezinbestekoa izena emanda egotea).

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu 943157161 telefono zenbakira edo idatzi emaila Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera.