wrapper

Azkoitiko, Azpeitiko, Ezkio-Itsasoko eta Zumarragako udalek, elkarrekin, hemeretzi alegazio aurkeztu dituzte Buruzai parke eolikoaren tramitazioa, aurkeztutako baldintzetan, gelditzeko, edo, bestela, aurretiazko administrazio-baimena ukatzeko eskatzeko. Hain zuzen, lau udal horien lurrak hartzen dituzte Buruzai parke eolikoak eta hari lotutako azpiegiturek.

Hainbat bileraren ondoren, Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak, Ana Azkoitia Azkoitiko alkateak, Mikel Serrano Zumarragako alkateak eta Joseba Telleria Ezkio-Itsasoko alkateak alegazioak biltzen dituen dokumentua elkarrekin sinatu eta dagoeneko aurkeztu dute.

Alegazioek jasotzen dutenez, Buruzai parke eolikoaren eta hari lotutako azpiegituren tramitazioak ezin du aurrera jarraitu, berme guztiak bete ezean. Besteak beste, alegazioak aurkeztu dira arrazoi hauengatik: sustatzaileak ez duelako aurkeztu ez 115/2002 dekretuak eskatzen duen proiekturik (aurreproiektua bakarrik aurkeztu du) ez eta tokian bertan egindako haize-neurketekin osatutako justifikazio teknikorik; aurkeztutako ingurumen-inpaktuaren azterketak ez dituelako betetzen ingurumen-ebaluazioa egiteko irismen-dokumentuan eskatzen diren gutxieneko edukiak; eta natura- eta kultura-ondarea babesteari dagokionez, inkongruentzia eta bateraezintasun ugari dituelako.

udalenlogoak