wrapper

Haurrek jolaserako edo bestelako ekintzetarako espazio gehiago izan dezaten, lanak egingo ditu udalak Karmelo Etxegarairen Euskal Herria auzoko eraikinean. Zehazki, goiko solairuan beirazko egitura-forjatu berria eraikiko da.

Kontratua lehiaketa publikora atera du udalak. Otsailaren 17ra arteko epea egongo da proposamenak aurkezteko. Gehienez ere 121.086 eurokoa izango da aurrekontua, BEZ barne. Hilabeteko epea izango dute lanek.

Haur Hezkuntzako umeek ikasten dute eraikin horretan, eta bestelako hobekuntzak egiteko lanak ere hasita daude. Besteak beste, jolastokiaren zati bat estali egingo da, eta jolasgunea inklusibitate irizpideak kontuan hartuta egokituko da.