wrapper

Sansebastianak pasatu berri, gainean dira inauteriak ere, eta, azken urteotan egin duen bezala, aurten ere danborra jotzera gonbidatu nahi ditu herritarrak Azpeitiko Udalak. Urtetik urtera, indarra hartu du artzain-inudeen ekitaldiko danborradak.



Otsailaren 11n izango da artzain-inudeen desfilea. Aurrez, bi entsegu egingo dira: otsailaren 2an (ostirala) eta otsailaren 8an (osteguna), 19:45ean, Itsasi dantza taldearen egoitzan (Urola Kalea 6 behea). Parte hartzeko asmoa dutenek hara joan beharko dute. Izen-ematea udaleko kultur bulegoan ere egin daiteke, edo 943 157 068 telefonora deituta.

Horrez gain, Itsasi dantza taldeak figurante irten nahi duten guztiak ere gonbidatu ditu parte hartzera. Horretarako Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi behar da.