wrapper

Asko edo gutxi erabiltzen ote da euskara dagoen ezagutzarako? Aurrera goaz ala atzera goaz euskararen indarberritze-prozesuan? Zer perspektiba izan ditzakegu aurrera begira? Zein paper joka dezakete Azpeitia bezalako herriek euskararen indarberritze-prozesuan?

Galdera hori eta tankerako beste batzuk izango ditu hizpide Iñaki Iurrebasok Azpeitian emango duen hitzaldian. Azpeitiko Euskararen Mahaiak eta Uemak antolatu dute, eta urtarrilaren 24an izango da, 18:30ean, Sanagustin Kulturgunean.

Doktore tesia oinarri

Iñaki Iurrebaso Legazpin jaio zen duela 56 urte, eta gaur egun Errezilen bizi da. Soziologoa da ikasketaz eta lanbidez. Hainbat lanetan jardun izan da; tartean Aztikerreko zuzendari teknikoa izan zen eta EHUn ere aritu izan da irakasle duela gutxira arte. Gaur egun, Ueman egiten du lan ikerketa-teknikari gisa.

Duela urtebete Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko demolinguistikazko tresna metodologikoak garatzen. Euskal Herrirako aplikazio praktikoa doktore tesia aurkeztu zuen. Lan horretan, euskararen egoera zein den ulertzeko ikuspegi eta klabe berri batzuk plazaratu zituen. Horiek izango ditu hizpide Azpeitiko hitzaldian.