wrapper

Azpeitiko Udalak patinaje ikastaroa antolatu du patinetan ibiltzen ikasi edo beren teknika hobetu nahi dutenentzat. Otsailetik apirilera bitartean egingo da, eta helduei nahiz Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta egongo da.

Helduen bi talde osatuko dira: hasiberriena eta patinetan ondo moldatzen direnena. Hasiberrien taldearen ordutegia 10:00etatik 11:30era izango da; patinetan ondo moldatzen direnena, berriz, 11:30etik 13:00etara. Haurrekin ere bi talde osatuko dira, eta arratsaldez izango dute ikastaroa haiek; LH1etik LH3ra artekoek, 17:00etatik 18:30era, eta LH4tik LH6ra artekoek, 18:30etik 20:00etara.

Taldeak mugatuak izango dira, eta, ikastaroa egiteko, ezinbestekoa izango da patinak eta kaskoa eramatea. Izena igerilekuan eman beharko da. Kirol Patronatuko bazkideek 50€ ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 75€.

Ikastaroaren datak:

Otsailak 3-4, 17 eta 18
Martxoak 2-3 eta 9-10
Apirilak 13-14 eta 27-28