wrapper

Herriko hiru ikastetxetako 723 ikaslek hartu dute parte lehiaketan, eta Arhane Goenagak egindako marrazkia aukeratu dute.

Gurasoek hainbat kezka izan ohi dituzte pantailen erabileraren eta gaztetxoek lehen telefono mugikorra izateko adinaren bueltan. Kezka horien bueltan sortutako taldea da Aurrez Aurre. Karmelo Etxegarai, Ikasberri nahiz Iraurgiko gurasoek osatzen dute, eta Azpeitiko Udalaren laguntza dute.

Taldearen logoa aukeratzeko, marrazki lehiaketa egin dute, eta atzo aurkeztu zuten aukeratutako marrazkitik abiatuta sortutako logoa. Logoa sortzeaz gain, bazuen beste helburu bat ere egitasmoak: umeek euren artean gaiaz hitz egitea eta kontzientzia hartzea.

Marrazkiekin, erakusketa

Lehiaketan parte hartu duten haur guztien artean, sariak zozkatu ditu Aurrez Aurre taldeak: IrriSarri Landerako sarrerak, Aquariumerako sarrerak eta Urolako Tren Museorako bisitak. Atzo banatu zizkieten sari horiek irabazleei. Ikasleek egindako marrazki guztiak Azoka Plazan daude ikusgai.