wrapper

 Anbulatorio ondoko zubiaren irisgarritasuna hobetzeko lanei ekingo die udalak astelehenean. Lanek bi hilabete eta erdiko iraupena izatea aurreikusten da; ondorioz, epe horretan, trafikoa itxita egongo da ibilgailuentzat.

Bi fasetan banatu zuen Azpeitiko Udalak anbulatorio ondoko zubiaren irisgarritasuna hobetzeko proiektua. Lehen faseko obrak 2020an egin ziren, eta bigarrena egingo da orain: alde batetik, zubiaren irisgarritasuna hobetuko da, eta, bestetik, zubi horretatik 1766ko Matxinada kaleko 1. zenbakiaren bukaerara arteko zatia berrurbanizatu.

Aipatutako lanek eragingo dituzten deserosotasun eta eragozpenen jakitun, udalak aurrez eskerrak eman nahi dizkie herritarrei pazientziagatik eta laguntzagatik.

Lanek Next Generation EU funtsen laguntza dute.

 

Nextfuntsak