wrapper

Garmendigain industrialdetik hasi eta Urrestillara arte (biak barne), ur hornidura moztuta egongo da gaur arratsaldean, 15:30etik 17:00etara.

Gipuzkoako Urak agentziak jakitera eman duenez, urte amaieran, urak ihes egiten zuen hainbat puntu aurkitu eta konpondu dituzte, eta beharrezko ikusi dute ur-hornidura sarean giltza berri batzuk jartzea.

Lanak egiteko ordu eta erdi beharko dutela uste dute, baina gutxi gorabeherakoa da iraupena. Pentsatu baino lehen bukatuz gero, abisurik gabe itzuliko dute ura. Lanak luzatzen badira, berriz, Uraren Telefonoan (902 30 22 22) emango dute mozketaren berri. Presio jaitsierak, uhertasuna eta nahi gabeko beste zenbait ondorio izan daitezkeela jakinarazi dute.