wrapper

Gabonetako opor garairako, herrian hainbat ekintza antolatu dituzte Azpeitiko Udalak eta herriko eragileek elkarlanean. Eskaintza zabaldu asmoz, 2024ko urtarrilaren 4an, ostegunez, Kirolaz Blai eguna izango da kiroldegian, LH5 eta LH6 mailetako haurrei eta DBH1 eta DBH2koei zuzenduta. Goizez zein arratsaldez izango dira jarduerak, eta jolas kooperatiboez, hainbat kirol jardueraz, txapelketa txikiez eta abar gozatzeko aukera izango dute gaztetxoek.

Eguna antolatu ahal izateko, beharrezkoa izango da abenduaren 22a (ostirala) baino lehen izena ematea lotura honetan. 

Izena eman ondoren, ekintza eguna baino lehen bidaliko zaie informazioa guraso eta tutoreei.