wrapper

Urte amaierarekin batera, 2024ko urteko abonuak berritzeko lanari ekingo dio Azpeitiko Kirol Patronatuak. Hori horrela, abonu sistemaren inguruko hainbat ohar helarazi nahi dizkie bazkideei.

Alde batetik, Azpeitiko Kirol Patronatuko bazkidetzan 18 urtetik gorako ikaslea izateagatik, langabezian egoteagatik edo gutxieneko errentagatik hobaria jasotzen dutenek abenduaren 19a baino lehen eguneratu beharko dituzte agiriak, datorren urteko kuotan hobaria aplikatzen jarraitu ahal izateko. Agiria jaso ezean, ezingo dira ezarri orain arte jasotako hobariak.

Agiriak igerilekuko harreran edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbide elektronikoan aurkeztu daitezke.
Bestetik, abenduaren 29ra arteko epea egongo da 2024ko urteko kuotan baja emateko. Horretarako, baja orria aurkeztu beharko da igerilekuko harreran. Baja eman ezean, 2024ko bazkidetza automatikoki berrituko da.

Horrez gain, kuota ordainketa bakarrean egin nahi izanez gero, hala adierazi beharko da. Bestela, automatikoki hilabeteko kuoten bitartez egingo da abonuaren ordainketa.

2024ko kuotek %3ko igoera izango dute, 2023ko urriaren 3an egindako Osoko Bilkuran adostutakoaren arabera. Informazio zehatza Kirol Patronatuko webgunean kontsultatzeko aukera egongo da laister.