wrapper

Buztintzuriko Errebaleko 4 zenbakian dauden erregimen orokorreko bi udal etxebizitza tasatu (eta haien gehigarriak) eta Iñaki Azpiazu kaleko 20 eta 22 zenbakietan dauden erregimen bereziko hiru udal etxebizitza tasatu (eta haien gehigarriak) esleituko ditu udalak, jabetzan.

Etxebizitza horiek aurretik izapidetutako esleipen prozeduretan hutsik geratutakoak dira. Bi eta hiru logelatako etxeak dira.

 

WhatsApp Image 2023 12 07 at 12.34.12

 

 

WhatsApp Image 2023 12 07 at 11.45.55

taula3

Etxebizitzen esleipena notario aurreko zozketa publiko bidez egingo da. Zozketan parte hartzeko, izena eman behar da, eta urtarrilaren 31 izango da horretarako azken eguna. Hainbat baldintza eskatuko dira.

  • Baldintza pertsonalak

 - Adinez nagusi den pertsona fisikoa edo adingabe emantzipatua izatea. Bizikidetza unitateen kasuan, zenbait egoeratan, adinez nagusi diren guztiek izan beharko dute titularkide.

- Azpeitian erroldatuta egotea: erreferentziatzat 2024ko urtarrilaren 1a hartuta, gutxienez hiru urtez azken bost urteetan , gutxienez bost urtez azken hamabost urteetan edo azken 10 urteetan Azpeitian lan egin izana. Eskaeran titular bat baino gehiago badaude, nahikoa izango da batek betetzea baldintzak.

  • Etxebizitza beharraren baldintzak

 - Azpeitiko udal etxebizitza tasatuak arautzen dituen ordenantzako 8. artikuluak ezarritako etxebizitza premiari buruzko baldintzak betetzea.

  • Baldintza ekonomikoak:

-Erregimen orokorreko udal etxebizitza tasatuetan, onuradunen gehienezko diru sarrera haztatuak 63.472,50 eurokoak izango dira, eta gutxienekoak 27.125 eurokoak; erregimen berezikoetan, gehienezko diru sarrera haztatuak 55.009,5 eurokoak, eta gutxienekoak 27.125 eurokoak. 2022 ekitaldiko PFEZ hartuko da kontuan.


Pertsona bateko bizikidetza unitateek zenbaki bat izango dute zozketan; bi pertsonakoek, bi zenbaki; eta hiru kide edo gehiagokoek nahiz guraso bakarreko familiek, hiru.

Azpeitia Berritzen da sustatzailea. Eskaera ereduak udalaren sarrera erregistroan, egoitza elektronikoan (www.azpeitia.eus) eta Azpeitia Berritzenen bulegoan daude eskuragai. 

 Oinarriak

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information