wrapper

Haurren Kontseiluaren eskaerei erantzunez, Azoka Plazan gaztetxoentzako Neguko Topalekua jartzea erabaki zen iaz, eta hala egingo da aurten ere. Igandeetan egongo da zabalik, 16:30etik 19:00etara. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara arteko haurrentzat izango da, eta Aste Santua ingurura arte zabalduko da.

Topalekua haurren nahi eta beharretara egokituko da, eta hainbat ekintza egiteko aukera izango da. Udaleko Gazteria Zerbitzuko bi hezitzaile egongo dira han, eta joan nahi dutenek ez dute aurrez izena eman beharrik izango.

0-8 urte bitarteko haurrentzat, kiroldegian jartzen da jolaslekua asteburuetan eta jaiegunetan.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information