wrapper

Iazko ikasturtean jarri zuten martxan herriko ludotekek Jostarratz ekimena. Haren helburua da herriko haur zein helduei aisialdirako espazioak eskaintzea, eta, horrekin batera, haurren eta helduen arteko harreman parekideak sortzea.

Ikasturte honetako lehen ekintza abenduaren 1ean (ostirala) izango da. Bertan Merkatari Elkartearekin elkarlanean, Hi! Selfie egingo dute. 17:15etik 19.00etara izango da, eta plazan elkartuko dira partaideak. Parte hartu ahal izateko beharrezkoa da izena ematea, formulario bidez. Horretarako epea azaroaren 29a izango da.

Ekintza HH5 eta LH6 bitarteko haurrei eta haien gurasoei dago zuzenduta, baina 5 urte baino txikiagoko anai-arrebek ere parte hartu ahal izango dute. Beharrezkoa izango da lau umeko heldu batek izena ematea.

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information