wrapper

Aurreko ikasturtean, nerabeen gurasoekin ibilbide bat hasi zuen udalak, hainbat helbururekin: batetik, Gaztelekuko hezitzaileen eta nerabeen gurasoen arteko elkar ezagutza ahalbidetu nahi zen; bestetik, informazioa trukatzeko aukera eman; eta, horrez gain, nerabeen gurasoek izan zitzaketen beharrak identifikatu nahi ziren.

Hori lortzeko, hainbat bilera zein formazio saio egin ziren, eta garbi ikusi zen gurasoek euren eta Gaztelekuko hezitzaileen arteko topagune baten beharra zutela. Ikasturte honetan, behar hori asetzeari ekingo zaio. Lehen saioa azaroaren 28an, asteartean, izango da, 18.00etan, Azoka Plazako aretoan.


Horrekin batera, ludoteketako hezitzaileek ere antzeko ibilbide bati ekingo diote, hau da, haurren gurasoekin egingo dute orain arte nerabeen gurasoekin egin den antzeko bide bat. Kasu horretan, LH 4, 5 eta 6ko haurren gurasoei zuzendutako saioak izango dira, eta lehen saioa abenduaren 4an, astelehenean, egingo da, 18.00etan, Azoka Plazako aretoan.

Bai nerabeen gurasoentzako saioan bai haurren gurasoentzako saioan parte hartzeko aurrez izena emateko aukera egongo da, nahiz eta ez den ezinbestekoa izango. Saioak euskaraz izango dira, baina itzultzaile zerbitzua ere egongo da (behar duenak aurretik eskatu behar du).

Azaroaren 28ko saioan izena emateko lotura

Abenduaren 4ko saioan izena emateko lotura

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information