wrapper

Azaroaren 20an, astelehena, 15:30ean, Azpeitiko Udalak antolatuta, atzerriko ikasketen homologaziorako informazio saioa eskainiko dute Bidez Bide elkarteko kideek. Beren jatorrizko herrialdeetan egindako ikasketak baliozkotu nahi dituzten pertsonei bideratutako saioa da. Hau da, ikasketak egin izanaren agiriaren onarpen ofiziala nola lortu azalduko da.


Besteak beste, DBHko, batxilergoko, unibertsitateko eta Lanbide Heziketako tituluak dira homologatu daitezkeenak; horretarako bete beharreko prozesuaren eta baldintzen inguruko informazioa eta aholkularitza eskainiko dira asteleheneko saioan.