wrapper

Datorren asteartean, azaroak 7, azaroko ohiko plenoa egingo da; 19:00etan hasiko da, udaletxeko pleno aretoan. Besteak beste, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko bigarren erakunde arteko protokoloa landuko da.

Gai ordena:

1.- Udalbatzak 2023ko urriaren 3an egindako akta onartzea.

2.- Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko bigarren erakunde arteko protokoloa.

3.- Gizarte Zerbitzuak alorreko zerbitzu kontratuaren ohiko espedientea onartzea, prozedura irekiaren bidez: etxez-etxeko laguntza (egunekoa, gauekoa eta integrala), etxebizitza tutelatuen kudeaketa, eta eguneko zentroa (420K).

4.- Elmubas Iberica S.L. merkataritza-sozietateari jabari publikoko eremu baten erabilera pribatiborako administrazio emakida onartzea.

5- Udalaren eta bere sektore publikoaren ordainsariaren igoera onartzea.

6.- 2024. ekitaldirako taxi-zerbitzuaren tarifak onartzea.

7.- Alkatetzak 2023ko irailean emandako Ebazpenen berri ematea.

8.- Galdera eta erreguak.