wrapper


Merkatuei, hirigune komertzialei, salerosketa ez-sedentarioari eta merkaturatzeko bideei laguntzeko NEXT funtsen barruan, Azpeitiko Udalak zenbait zerbitzuren eta hornigairen lizitazioa jarri du martxan. Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 14an amaituko da.

Zerbitzuen kontratuak sei lote izango ditu: Enkarguk plataforma digitala garatzea; Azpeitiko merkataritzan digitalizazioa sustatzeko formakuntza ematea; Azpeitianbai-rako komunikazio kanpaina egitea; Enkarguk app-a garatzea eta ezartzea; Enkarguk zerbitzuaren jardueraren inpaktua murrizteko azterketa egitea; eta Azpeitiko 25 establezimendu binilatzeko zerbitzua. Kontratuaren aurrekontua 138.473,98 eurokoa da (BEZ barne).

Hornigaien kontratuak, berriz, lau lote ditu: auto elektriko bat hornitzea; 8 boxeko kontrol-unitatea hornitzea eta konsigna baten kaxen luzapena; megafoniako ekipamendua eskuratzea; eta hainbat monitore digital hornitzea. Kontratuaren aurrekontua 131.488,66 eurokoa da.

Nextfuntsak.png