wrapper

Santu Guztien Eguna da asteazkenean, azaroak 1, eta hilerrirako bidean ohi baino trafiko handiagoa egongo denez, errepidea egokitu egingo da. Txaribarko Errebaletik hilerrirako bidea hilerrira igotzeko noranzkorako bakarrik izango da irekita. Jaitsiera, Takolo baserritik behera, Etxe Alai kaletik, egin beharko da. Etxe Alaitik hilerrira joateko bidea bi noranzkoetan izango da zabalik.

Hilerri aurreko ohiko aparkaleku txikiaz gain, Sakona etxaldean autoak uzteko aukera ere izango da. Era berean, azaroaren 2ra arte, komun bat jarriko da hilerrian.